Lizar,
haritz, eta gerezi landareak sartuko dituzte Zuhaitz Egunean Aparrainen
Zuhaitz eguna otsailaren 28 eta 29ko asteburuan da eta 1.000 landare
aldatuko dituzte.
Hogeita
hamaikagarren Zuhaitz Eguna, eta Joxe Legarretaren omenez egiten den
hamazortzigarrena, otsailaren azken asteburuan izango da. Larunbatean
umeak eta igandean helduak. Udalak Mendiriz Mendiren laguntzaz antolatzen
duen ekitaldi honetan 1.000 zuhaitz landare inguru sartuko ditu jendeak
Aparrain inguruan. Azken urteetan mendialde berean aldatu dira arbol
landareak, baina, aurten lizarrak eta gereziak izango dira nobedadea.
Horiez gain, hemengo haritza eta haritz amerikanoa sartuko dituzte.
Saratsaindik
barrena
Zuhaitz Egunak mendiak baso berritzeko ez ezik, paraje horiek ezagutu
eta gozatzeko aukera ere ematen du, eta urtero ibilaldia izaten da landarea
sartu behar den lekura. Aurtengo ibilaldia Saratsaindik barrena da:
Loidi, Saratsain, Bezkita, Olazar, Ugaldetxo eta Aparrain. Ateera, goizeko
08:00etan da Gudarien plazatik.
Arbol aldatzea eta gero, urtero bezala, bazkaria egingo da Ugaldetxon
eta joateko asmoa duenak Mendiriz Mendi elkartean eman behar du izena,
otsailaren 20a baino lehen.
Zuhaitz Egunean eskola umeek ere protagonismo haundia izaten dute urtero
eta berak ere ibiltzen dira zuhaitzak sartu eta parajeak ezagutzen.
Umeek eskola kirolaren bitartez emango dute izena.
Sergio
Paniagua -Mediku Ortomolekularra
“Elikadura egokia eta bitaminak erabiltzen
ditugu gaitzei aurre egiteko”
Medikuntza ofizialean gaitzaren sintomak
tratatzen direla dio, eta oromolekularrean gaitza eragiten duena. Emakumearen
zentruan jende
asko bildu zen hitzaldian.
Sergio
Paniagua, mediku ortomolekularrak hitzaldia eman zuen joan den asteazkenean
Emakumearen Zentruan, gela betean. Medizina ortomolekularra medizina
alternatiboetako bat dela esan zuen, elikaduran eta bitamina aportazioan
oinarritzen dena. Paniaguaren hitzetan zeluletan erreakzio biokimikoak
ematen dira eta bitaminek erreakzio horiek errazten dituzte. Metabolismoaren
oinarria hori dela esan zuen eta berak hortik enfokatzen duela medizina.
Elikaduraren bidez, gaitzen % 80 tratatu litezkeela esan zuen Paniaguak
(gaitz genetikoak ez).
Iturrira
jo
Paniagua bera medikuntza ofizialetik pasea da ortomolekularrera, Emakumearen
Zentru-an esan zuenez. Medikuntza ofizialak gaitzaren sintomak tratatzen
dituela esan zuen, gaitza zerk sortzen duen kontuan hartu gabe. Tratamenduak
eta programak askotan industria farmazeutikoak sortzen duenaren arabera
egiten direla ere esan zuen: “medizina ofizialak sintomak klasifikatzen
ditu eta errezetak daude gero zer eman jakiteko”. Medikuntza ortomolekularrean
metabolismoa nola funtzionatzen ari den aztertzen omen dute, eta sintomak
zerk eragiten dituen. Behin hori jakinda elikadura egokia jartzen zaio
pertsona bakoitzari, bere metabolismoaren ezaugarriak kontuan hartuta
“pertsona bera tratatu behar da, ez gaitza edo sintoma bat, medikuntza
konbentzionalean bezala. Botikek sintomak kentzen dituzte eragiten duena
konpondu gabe eta guk oinarria konpontzen dugu eta sintomak joan egiten
dira”.
Bitamina
falta
Paniaguak esan zuen azken urteetan dieta izugarri aldatu dela eta gaur
egun alimentu refinatuak jaten direla lehen munduan. “Alimentu
refinatuak bultzatzen ditu industriak, kontserbatu eta almazenatu errazago
egiten direlako, baina, gure gorputzak alimentu integralak behar ditu”.
Gero eta proteina eta karbohidrato refinatu gehiago jaten dugula esan
zuen eta gure gaitz asko hortik datozela, jaki refinatu gehiegi jatetik:
infartoak, migrañak, alergiak, diabetisa... Bitaminetan berriz
karentziak ditugula esan zuen Paniaguak, gero eta gehiago gastatzen
baitugu: estresa, erretzea, alkohola, poluzioa, kafea, modu ez naturalean
sortutako alimentu guztiak (abono kimiko, pentsu eta abar) eta abar
omen dira karentzia hori eragiten dutenak. “Eli-kadura egoki batean
aportatu egin behar dira faltan ditugun bitamina horiek” esan
zuen.
Bukaeran errezeta eman zuen osasuntsu egoteko: elikadura egokia izatea,
bitamina beharrak asetzea eta ejerzizioa egitea.
Esandakoak:
“Industria
farmazeutikoa
oso indartsua da eta interes haundiak daude atzean”
“Botikak sintomak kentzen ditu oinarrira jo gabe eta
alimentazioak eta bitaminak oinarria konpontzen dute eta sintomak
joaten dira”
“Alimentu refinatuak azkarrago doaz odolera integralak baino.
Ogi txuria karbohidrato hutsa da, baina, integraletan
alimentu asko dago”
“C bitamina sortzen ez dugun ugaztun bakarrak gara eta hartu
egin behar dugu”
“Pertsona da tratatu behar
dena eta ez gaitza”
“Migraña eta buruko mina izan eta pastilak ematen
dituzte adibidez eta eragiten duena digestio kontua izan liteke” |
Iker Lezeta munduko txapelduna eta Maitane Andueza onenak Fagollagan
Gipuzkoako Trialsin txapelketako proba jokatu
zen igandean eta maila eta parte hartze ona izan zen
Igandean
Gipuzkoako Trialsin txapelketako proba jokatu zen Fagollagan, eta Iker
Lezeta eta Maitane Andueza izan ziren onenak kategoria nagusian. Antolatzaileen
esanetan, Fagollagako zirkuitoa oso teknikoa da, kurpila ez bada justu
behar den lekuan botatzen, huts egiteko arrisku haundia du. Horregatik,
txirrindulari indartsuek baino aukera gehiago dituzte abilidade haundia
dutenek eta halaxe gertatu zen. Fagollagan txirrinduzale asko bildu
zen eta maila haundiko proba ikusi zuten.
Superklass kategorian, mutiletan Iker Lezetaren atzetik Alberto Gomez
gelditu zen eta Diego Barrio hirugarren. Emakumezkoetan, Maite Anduezaren
ondoren, Garaitze Suso eta Aiora Labaka gelditu ziren.
Infantiletan, Abel Mustieles, Markel Uriarte eta Igor Kamino gelditu
ziren hiru aurrenekoetan. Alebinetan, Ion Areitio, Imanol Lopez eta
Iker Gonzalez. Eta, benjaminetan, Markel de Sousa, Jose Luis Alkorta
eta Aitor Murua.
4
aldiz munduko txapeldun
Iker Lezetak Fagollagan aurrena egin zuen gazteak, ez du badaezpadako
palmaresa. 20 urteko gazte honek 4 aldiz irabazi du munduko txapelketa
eta 2002an bigarren egin zuen kategoria absolutoan.