Hernanin
9.080 tonelada zabor sortu genituen iaz eta % 28 birziklatu zuen San
Markosek
2003 urtean aurrekoan baino % 3,16 zabor gehiago sortu genuen Mankomunitate
osoan . San Markosek Reciclathon pelikula interaktiboa jarri du interneten
jendea sensibilizatzeko.
JuliGeroz
eta zabor gehiago sortzen dugu, baina, birziklatu ere bai. Gauzak horrela,
2003an, aurrekoan baino zabor gutxiago joan da San Markoseko zabortegira.
Horiek dira atzo San Markosek 2003ko balorazioari buruz adierazitako
ondorio batzuk.
Datuetara jota, Hernanin 9.080 tonelada zabor sortu genuen iaz (478
kilo pertsonako). Zabor bakoitza bere kontenedorera bota izanari esker
eta atez-ateko bilketa medio, San Markosek 2.542 tonelada birziklatu
zituen, % 27,87 hain zuzen ere. Roman Sudupe San Markoseko lehendakariak
datu bat eman zuen birtziklatu den portzentai horren neurriaz argitzeko:
Mankomunitate osoan birziklatu den zaborra da Errenteria, Lasarte, Oiartzun,
Urnieta, Astigarraga, Lezo eta Hernanik urtebetean sortu duten zabor
guztiaren parekoa.
Ikastetxeetan eta administrazioan biltzen den papera, dendetan biltzen
den kartoia, pilak eta etxeko ontziak izan ziren 2003an birtziklajean
igoera haundiena izan zutenak.
Sudupek adierazi zuen etorkizunari buruzko zenbait gauza argitzeko egonagatik,
datuek erakusten dutela hiri hondakinen gestioan San Markos egiten ari
den lana bide onetik dijoala, baina, gogoratu du Plan Integralaren helburu
nagusietako bat zabor gutxiago sortzea dela, eta hor “denok”
ahalegin berezia egin behar dugula.
Bestalde, San Markosek pelikula interaktiboa jarri du Interneten, www.gipuzkoa.net
helbidean, jendea sentsibilizatzeko. Sartu eta asmatzen dutenen artean
Costa Ricara bidaia zozketatuko da.
Gipuzkoako Kross Txapelketa eta Adarraga Memoriala Hernanin igande honetan
Infantil eta alebinentzako proba da. Gipuzkoako
300 gaztek hartuko dute parte, 16 hernaniarra . Eguraldi ona bada Landaren
egingo da eta txarra bada Antziolan.
Datorren
igandean, otsailak 15, Gipuzkoako Kross Txapelketa jokatuko da Hernanin,
infantil eta alebin mailan. Gipuzkoa guztiko 300 gaztek hartuko dute
parte eta Hernanikoak 16 izango dira: Alaitz Vangeneberg, Ane Villaverde,
Enara Agirreza-bala, Izaro Auzmendi, Edurne Elizalde, Ana Herrero, Miriam
Arrozpide, Julen Elizegi, Maddi Iradi, Eider Aldabe, Mikel Voon Whichman,
Joseba Lizeaga, Txomin Lizeaga, Manex Pagola, Estibalitz Lion eta Josu
Etxarri. Lehen probak 10:15etan hasiko dira. Alebin neskek 1.882 metro
egingo dituzte; mutilek 2.350; infatil neskek 2.350 metro; eta mutilek
3.110.
Korrikalariek berek esandakoaren arabera Hernaniko jendea dago faboritoen
artean: Eider Aldabe, Joseba Lizeaga eta Mikel Voon Whichman besteak
beste, baina, forma onean atleta guztiak daude. Hernanitik kanpokoetan
Tamara Lozano billabonarra nabarmendu dute Hernaniko korrikalariek.
Atletismoa
gora
Hernanin atleta gazte koadrila polita dago eta guztiak oso gustora dabiltza
Kronikari esan diotenez. “1.900 metrotik gorako probak gogorrak
dira” esan dute, baina, datorren igandean luzeago ari beharko
dute gehienek.
|
Abizenak
euskaraz
Udaletxeko Euskara Zerbitzuak abizenak euskeratzeko kanpaina jarri du
martxan, Buruntzaldeko beste Euskara Zerbitzuekin batean. Abizenak euskeratzeko
eman beharreko agirien eta pausoen berri eman dute. Behar dira: Errolda
agiria (Udaletxeko sarreran eskatu); Jaiotzagiri literala (Hernaniko
Bake Epaitegian eskatu); NANen fotokopia; Famili liburua (ezkonduan
edo seme-alabak dituztenak). Paper guzti hauek Donostiako errejistro
zibilera eraman behar dira (Atotxa zaharraren ondoko eraikina. Tel 943
000730). Zalantzak argitzeko: Euskara Zerbitzua 943 337029 edo Bake
Epaitegia 943 552836.
‘Osama’ pelikula gaur Biterin
Osama pelikula botako dute gaur, 22:00etan Biterin, Zine Klubaren barruan.
Afganistanen kokatutako istorio bat kontatzen du Osamak, Talibanak boterera
iritsi eta ama eta alaba batzuek bizi behar izaten duten miseria. Etxean
gizonezkorik gabe gelditu eta lan egiteko eta kalera bakarrik ateratzeko
eskubidea galtzen dute, eta amonak neska gaztea mutil moduan pasa arazten
du.
Kontzentrazioa gaur
kondenaren 3/4ak beteak dituzten presoak askatzea eskatzekoa
3/4 plataformak deituta kontzentrazioa dago gaur, arratsaldeko 19:00etan
Plaza Berrian. Kondenaren hiru laurdenak beteak dituzten presoak askatzea
eskatuko du Plataformak.
Inmaculadan Jardunaldi irekiak
gaur dira
Inmaculada ikastetxean gaur dira jardunaldi irekiak, ikastetxea ikusi
eta dudak galdetu nahi dituen jendearentzat. Arratsaldeko 17:30etatik
19:30etara.
Ipuiak Kontatzeko Ikastaroa
Ipuiak kontatzeko ikastaroa 26, 27 eta 28an
Ipuiak kontatzen ikasteko ikastaroa emango dute otsailaren 26, 27 eta
28an Hernanin, Hernaniko Udalak antolatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz
lagunduta. Osteguna eta ostiralean, 17:00etatik 19:00etara izango da
eta larunbatean 09:00etatik 13:00etara. Ikastaroa gazteleraz da. Izen
ematea zabalik dago Biteri kultur etxeko liburutegian, otsailaren 25a
arte. Izen emateko: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara
eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara egongo
da apuntatzeko aukera.
Txantxangorri
Mus Txapelketako partidak gaur
Txantxangorri elkartean mus txapelketako partidak daude gaur: Joseba-Rafa,
Pineda-Xixoren kontra eta Mauri-Txanpi, Pablo Ruiz-Juan Mariren kontra.
Plenoa
Hiru puntu gaur eztabaidan
Plenoa dago gaur Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan. Aurreko bileretako
aktak onartu eta abenduaren 29tik urtarrilaren 31ra hartutako erabakien
berri emango da. Hirugarren puntuan Alkatetzak Kultura Zerbitzuko ordezkotza
bereziaren berri emango du.
Martindegiko Auzo Elkartea
Eskiatzera datorren larunbatean
Martindegiko auzo elkarteak ekitaldiak antolatzen ditu urtean zehar,
eta datorren larunbatean eskiatzera joatekoak dira Candanchura. Guztira
20-30 lagun joango dira auzo elkartetik Kronikari esan diotenez.
Skate
Parkea
Skate parkea egiteko firma bilketa ostiralean. Skate parkea
egiteko firmak biltzen ari dira Hernaniko hainbat skate zale gazte.
Oraingoz 400 firma lortu dituzte baina 1500 firma behar dituzte. Ostiralean
17:30etan, Plaza Berrian.
|