Udalak
Ave Maria ondoko baju bat egokitzea proposatu du haurtzaindegia jartzeko
600 metroko lokala da, eta Udalaren asmoa da ahal dela datorren kurtsorako
martxan egotea . Gurasoek ez dute proposamena onartzen, eta haurtzaindegiarentzat
etxe “propio eta duina” eskatzen dute.
Transpakarren
egon den haurtzaindegia, Ave Maria parkea eta antziolako rekta artean
egiten ari diren etxeetako behean jartzeko asmoa du Udalak. Transpakarreko
haurtzaindegian pitzatuak atera ziren urrian eta Udalak, segurtasunagatik,
erabaki zuen hura itxi eta haurtzaindegia Kiroldegian dagoen Udal jangelara
eramatea. Gertatu zena ikertzeko, Transpakarreko zorua aztertu du eta
dirudienez, hondoak lur mugimenduak izateko arriskua du, eta ez haurtzaindegian
bakarrik, ondoko edefizioan ere bai. Txema Mercado Hezkuntza zinegotziak
Kronikari adierazi dionez, horrek zer soluzio lukeen erabakitzeko informea
martxan dago. Hala ere, susmo zabalduena da edifizioa dena bota eta
berria egin beharko litzatekeela.
Hezkuntza Saila haurtzaindegiarentzako leku berri bila ibili da, eta
Mercadoren ustez, soluzio onena Ave Maria parke ondoko behea egokitzea
da. Helburua, datorren ikasturterako martxan egotea da.
Atari
haundia eta eguzkia
Ezker Batuko zinegotziak zenbait arrazoi eman ditu ia 600 m2 dituen
lokala haurtzaindegia jartzeko leku egokiena dela argudiatzeko. Bere
esanetan, barruz erabat moldatzeko aukera izateaz gain, inguruan atari
haundi bat jartzeko aukera ematen du eta zati bat Ave Maria parke aldera.
Atari horretan ia egun osoan jotzen du eguzkiak. Mercadoren iritziz,
garrantzitsua da umeek kanpoan ibiitzeko leku ona izatea. Lokalak 4-5
metroko altura du eta leihoak jartzeko aukera dago.
Gurasoek etxe oso bat nahi
Gurasoek ez dute begi onez ikusten haurtzaindegia baju batean jartzea,
eta zentzu horretan, ez dute onartzen Udalak egin dien proposamena.
Gurasoek aste honetan bilera egin eta Alkateari idatzi bat ematekotan
dira, beren jarreraren berri emanez.
Gurasoek haurtzaindegi propio eta duina eskatzen dute, etxe osoa haurtzaindegi
izango dena. Eta beren ustez, herrian badaude horretarako lekuak. Besteak
beste, Villa Ave Maria eta Paradorra aipatu dituzte eta uste dute haurtzaindegi
egokia izatea lehentasuna dela herrian. Gurasoak behar den denbora itxaron
eta jangelan jarraitzeko prest daude, arazoari soluzio duina eta behin
betikoa eman ezkero.
Haurtzaindegiarentzat edifizio propio bat eskatzeko bidean gurasoek
2.000 firma bildu eta plenoan aurkezteko asmoa dute. Bestalde, Haurtzaindegia
Udal Jangelan dagoenetik lehengo zerbitzu bera ez dutela jasotzen argudiatuta,
kuotak errebisatzeko eskatu dute. Gaur egunean, hilean 317 euro bitartean
ordaintzen dituzte.
Atletismoa
Migel Angel Garinek 4 urrezko domina lortu ditu Espainiako Txapelketan
eta Jose Mari Garinek 1
Migel Angel Garin izan da puntuaziorik
altuena lortu duen atleta
Joan
den asteburuan beteranoentzako pista estaliko Espainiako txapelketak
jokatu ziren Zaragozan eta Hernanira 5 urrezko domina ekarri dituzte.
Migel Angel Garinek 4 urrezko domina irabazi ditu: pentlatoian, luzera
saltoan, 60 metro hesietan eta salto hirukoitzean. Garin oso gustora
dago lortutako emaitzarekin eta ondo prestatuta joan delako dena ondo
atera zaiola esan dio Kronikari: “sentsazio oso onak izan ditut,
entrenatu ere oso ondo egin bainaiz aurten eta egia esan dena ondo atera
zait proban bertan ere”. Garinek badaki aurtengo urtea ona dela
beretzat 50 urte egin berriak baititu, eta 50-55 urte arteko mailan
parte hartzen baitu. Gauzak horrela, martxoaren 10etik 14ra Alemanian
jokatuko diren Munduko Txapelketarako ilusioz dago eta Pentlatoian 8
aurrenekoetan sartzea izango du helburua eta Espainiako errekorra haustea,
oraingoan 5 puntu eskasera gelditu baita.
Bestalde, Jose Mari Garin hernaniarrak ere urrezko domina bat ekarri
du 75-80 urtekoen mailan, 1.500 metroan. Garin belauneko minez ibili
da eta duda izan du parte hartu edo ez, baina, azkenean aurrera egin
eta irabaztea lortu du.
Zaragozan jokatutako txapelketan 490 parte hartzaile izan dira.
|
Plenoa
gaur
Udalak ohiko Batzarra egingo du gaur arratsaldean eta puntu aipagarriena
da kultura arloan Alkatetzak emandako ordezkaritza bereziaren berri
ematea. Plenoa 18:00etan da. Bestalde, hilaren 16an Pleno Berezia egingo
da martxoaren 14ko hauteskundeetako mahiak izendatzeko.
Aranoko Inauteriak igandean
Aranon igande honetan izango dira Inauteriak. Urtero bezala egun osoko
festa izango da eta Mozorroak izango dira protagonista nagusiak. Mozorroak
goizeko 08:30etan atera eta baserriz baserri ibiliko dira puska biltzen,
soinua jo eta dantza eginez. 30 lagun inguruko koadrila izaten da. Gorputzeko
nekea kentzeko, eguerdian bazkaria izango dute soziedadean. Arratsaldeko
17:30etan zahagi dantza izango da, ondorenean herri afaria, eta ondorenean
musika eta festa giro ederra, soziedadean bertan.
Enkartelada gaur
Errepresaliatuak Etxera lemarekin Enkartelada deitu du gaurko
Hernaniko Etxerat elkarteak. Enkartelada Gudarien plazan da 20:00etan
eta Etxeratek hernaniar guztiak deitu ditu ekitaldian parte hartzera.
Pelota
Esnal eta Jaio, Etxaniz II-Galarza IVren kontra gaur kiroldegian
Pelota Elkarteak antolatuta, buruz-buru eta binakako partiduak izango
dira gaur gauean kiroldegiko frontoian. Esnal eta Jaiok, Etxaniz II.a
eta Galarza IV.aren kontra jokatuko dute, Burutza Txapelketako final
laurdeneko bigarren partidua, hain zuzen ere. Aurretik, berriz, Milikua
eta Elola arituko dira elkarren kontra. Jaialdia, gaueko 22:30etan hasiko
da.
Zinea Biterin
‘La sonrisa de monalisa’ gaur
Biterin, La sonrisa de monalisa pelikula botato dute gaur 22:30etan,
eta larunbat eta igandean ere bai betiko orduetan. Umeentzako pelikula,
berriz, ELF izango da, larunbat eta igandean 17:00etan.
Presoak
Pedro Canoren epaiketara
joateko autobusak
Hurrengo astelehenetik asteazkenera Pedro Cano, Pitu, preso hernaniarra
epaituko dute Madrileko Entzutegi Nazionalean eta Hernanin autobusak
jarri dituzte babesa ematera joan nahi dutenentzat. Garin tabernan apuntatu
behar da eta bihar da izena emateko azken eguna.
Amher elkartea
Bilera gaur Biterin
AMHER elkarte multikulturalak bilera egingo du gaur arratsaldean 19:30etan
Biterin. AMHER-ek inmigrazioaren gaian interesatuta dauden guztiak gonbidatu
ditu.
Molotoff Irratia
Lokala erosi izana ospatzeko merienda
Molotoff irratiak Sagastialdeko lokala erosi izana ospatuko du bihar.
Pintxoak eta sagardoa izango dira. Arratsaldeko 19:30etan Sagastialdeko
16garren zenbakiko bajoan.
Gimnasia Erritmikoa
Benjamin topaketa bihar
Bihar, 11 talde arituko dira eta 30 gimnasta bakarka. Goizeko 11:00etan
kiroldegian.
|