Gobernuak
24.706.559 euroko Aurrekontua aurkeztu du eta enmiendak egiteko epea
zabalik dago
2004rako aurrekontu proiektua % 24 igo da 2003kotik. Joxan Rekondo Alkateak
esan du Gobernua irekita dagoela gainerako alderdi eta herritarren eskaerak
jasotzeko . Enmiendak egiteko epea martxoaren 1 arte da.
TranspUdal
Gobernuak aurkeztu du 2004rako Aurrekontu proiektua eta martxoaren 1
arte egongo da zabalik emendakinak egiteko epea. Udalak eta bi Patronatuek
lehengo 4.100 miloi pezetako aurrekontua osatu dute eta horietatik 920
miloi inguru inbertsiotarako izango da. Inbertsio partida fuerte hori
da hain zuzen ere proiektuaren ezaugarri nagusietako bat. Era berean,
azpimarratzekoa da aurtengo aurrekontua iaztik % 24 igotzea proposatzen
dela.
Aurrekontu proiektuaren helburuei dagokionez, Joxan Rekondok adierazi
du gastu arrunta kontrolatu eta arrazionalizatu, eta baliabideak inbertsiotarako
erabili direla “azpiegiturak hobetu eta sortzeko nahiz herritarren
ongizatea hobetzeko”. Hori “eskaintzen diren zerbitzuen
maila jeitsi gabe eta herritarren ekarpen ekonomiko haundiagoa eskatu
gabe” egitea proposatzen du EA-EAJ eta EBk egindako Aurrekontu
proiektuak.
Aurrekontu proposamena asteartea ezkeroztik oposizioko alderdien eskuetan
dago egoki iruditzen zaizkien emendakinak egiteko. Alkateak azpimarratu
du Gobernua erabat irekita dagoela herritarrek egin nahi dituzten aldaketa,
proposamen eta iradokizunetara.
.
Auzoetako eskakizunak egin edo aztertzeko konpromisoa
Auzoek beren behar eta eskakizunen berri eman zioten Udalari aurrekontua
osatzeko prozesuaren barruan. Orain gobernuak eta auzoek adostu dutena
da obra eta proiektuetako batzuk aurtengo aurrekontuan sartzea, eta
beste batzuk 2005ean. Beste zenbait eskakizun berriz, aztertu egingo
dira zein konponbide eman ikusteko
2004ko Aurrekontu proposamenak 14 obra eta proiektu jaso ditu: aparkalekuak,
urbanizazio lanak eta zenbait bidetan oinez ibiltzeko babes neurriak,
besteak beste (ondoko koadroan daude guztiak). Obra eta proiektu gehienak
inbertsiotarako partidatik finantziatuko dira, eta beste batzuk beste
kapituloetatik.
Bestalde, Gobernuak konpromisoa hartuko luke 2005 aurrekontuan sartzeko
beste zenbait obra: Sorgintxuloko aparkalekua, Olaeta plaza, Karabel
eta Portu artean oinezko bidea jartzea eta Tilosetako urbanizazioa.
Horretaz gainera, gobernuak beste zazpi eskakizun aztertuko ditu. Besteak
beste: Akarregiko etxe ingurua errehabilitatzeko plana, Ereñotzu-Epele
administrazio berezi bat ematea, Ibaiondotik Karabelera bitarteko oinezko
bidea, Etxeberriko urbanizazioa Udalari uztea eta abar. Beste erakundeen
ardura diren proiektuetan ere zenbait gestio lan egiteko konpromisoa
hartu du Udal Gobernuak.
2004 aurrekontuan sartzen diren Auzoetako obra eta proiektuak |
Sorgintxulon futbol kanpoaren ondoko terrenoetan
parkina egiteko proiektua.
Antziola-Etxeberri arteko oinezko bidean argia jarri.
Kaxkoan Tilosetako plaza eta Gudarien plaza urbanizatzeko proiektuak
egin.
Karabelen aparkalekua egin gaur egunean Renfekoak diren terrenoetan
eta Olaeta plaza urbanizatzeko proiektua egin.
Karabel eta Portu arteko bidean oinezkoentzako babesa jartzeko proiektua
egin.
Santa Barbaran (Kantera barreneko zelaian) aparkalekua jarri. Arrigoiainpeatik-Mariluz
Txiki bideari eusteko obra egin. Laubidietako semafororen lehentasun
sistema aldatu.
Ertzainetatik Latxunberako bidea karril bakarrekoa jarri.
Elizatxon kotxeentzako ispilua jarri auzo ateeran.
Portutik tren apeaderora dijoan bidea asfaltatu. Zikuñagan
semaforoa jarri. |
Errugbia
Hernanik Aieten jokatuko du gaur Getxoren kontraek
Hernaniko
Errugbi talde nagusiak Aieten jokatuko du gaur arratsaldean, etxeko
partidua. Benbenen mutilek Getxo taldea izango dute aurrean, eta irabazten
segi beharko dute igotzeko aukerari eusteko. Partidua, 16:00etan hasiko
da.
Bestalde, Errugbi Elkarteak gogoratu du Hernaniko 11 jokalari ari direla
Euskadi eta Espainiako selekzioetan jokatzen, kategoria ezberdinetan:
Ibai Mitxelena, Arkaitz Otaño, Gorka Sarasola, Iraitz Garmendia,
Mikel Orbegozo, David Pelaz, Garikoitz Sarriegi, Jon Apaolaza, Ivan
Madjzik, Aitor Erize eta Igor Etxeberria.
|
Iñude
eta Artzaiak bihar
Urumea Ikastolak bihar egingo du Iñude eta Artzaien festa. 11-16
urte bitarteko 150 ikasle inguruk hartuko dute parte konpartsan, eguerdiko
12:00etatik aurrera. Konpartsan Iñude eta Artzaien dantza erakusteaz
gainera, garai hartako agintari eta pertsonaiak ikusteko aukera ere
izango da, eta hori dena musikak lagunduta. Konpartsa Urumea ikastolatik
aterako da eta honako ibili hau egingo du: Gudarien plaza, Kardaberaz,
Plaza Berria, Urbieta kalea, Elkano, Nafar kalea eta Plaza, eta ikastolan
bukatu.
“1.650 euro ordaindu ordulaurdenagatik”
Bildu hernanik osteguneko Plenoaren balorazioa egin du. Plataformak
“hilabetearen bigarren osteguna, paga eguna batzuentzat”
dela salatu du, ordulaurdena iraun zuen Plenoagatik hernaniarrek 1.650
euro ordaindu behar izan dituztela zinegotzien dietetarako. “Gaur
egun dauden zinegotzietatik 11 prest daude 150 euro jasotzeko Udal Batzarrean
eseritzeagatik” dio Bildu Hernaniren prentsa oharrak, eta adierazi
du gauza bera gertatzen dela batzordeekin ere.
Etxe hutsak markatzeko deialdia gaur
Ate Jokak taldeak deialdia egin du gaur Hernaniko etxe hutsak markatzeko.
Helburua da herriko etxe hutsak identifikatzea eta etxebizitzaren inguruko
politika eta jarrerak salatzea. Gaur arratsaldeko 20:00etan plazan.
Futbola
Gorengoak Tolosaren kontra jokatuko du gaur
Gorengo taldeak Tolosaren kontra jokatuko gaur Berazubin arratsaldeko
16:00etan. Tolosa seigarrena dijoa klasifikazioan eta hernaniarrek gogor
aritu beharko dute.
Saskibaloia
Hernanik Azpeitian jokatzen du gaur
Hernaniko saskibaloi taldeak Azpeitiko Neumaticos Anttonen kontra jokatu
du gaur Azpeitian goizeko 11:00etan. Bestalde, bihar goizean saskibaloian
aritzeko jardunaldia izango da kiroldegian goizeko 9:30etatik 11:00etara.
Interesa duen edonor dago gonbidatuta.
Xakea
Hernani Ak zita gaur eta Bk atsedena
Xake taldeko Hernani A taldeak partidua du gaur Fomento Beraun Cren
kontra. Partidua Oreretan izango da arratsaldeko 16:00etan. Hernani
Bk atsedena du astebukaera honetan.
Boleibola
Lehenengo dibisioko bi taldeek partiduak gaur eta bihar
Mutilen kategoriko taldeak partidua du gaur arratsaldeko 16:00etan Trueba-Sestaoren
kontra, Sestaoko kiroldegian. Nesken kategorian, Hernanik partidua du
bihar C.D Fortunaren kontra, goizeko 11:00etan Hernaniko kiroldegian.
|