2004 urtea

Otsailak 17

Asteartea

Alea: 1021

Ostiralean hasiko dira 25garren Inauteriak Hernain, eta aurten Aurrera elkartea izango da omendua
Inauteri jaiek 25 urte betetzen dituztela eta Hernaniko Inauteriak oroituz liburua osatu dute hainbat herritarrek eta Udalak n Igandeko konpartsetan, aurten berri bat aterako da eta guztira 500 pertsonek hartuko dute parte.

OSTIRALEAN hasiko dira Hernanin Inauteriak Udaletxeko balkoitik suziria botata eta aurten Aurrera elkarteak jasoko du omenaldia. Aurrera elkartea ezintasun psikikoren bat duten pertsonekin aritzen da lanean, eta Inauterietan urteetan parte hartu izateagatik eta herrian egiten duten lana errekonozitzeko asmoarekin aukeratu ditu Jai Batzordeak.

Hernaniko Inauteriak oroituz
Hernaniko Inauteri jaiek 25 urte betetzen dituzte eta hori dela eta Hernaniko Inauteriak oroituz liburua osatu dute hainbat herritarrek eta Udaletxeak. Liburuan Inauterien inguruko artikuluak, argazki zahar eta berriagoak eta Inauterien historia jasotzen dira, besteak beste. Liburuaren aurkezpena Biterin egingo da ostegun honetan, hilaren 19an, arratsaldeko 20:00etan.

Unai, konpartsan berria
Aurten ere jende ugari aterako da igandeko konpartsetan eta gainera bat berria aterako da: Unai konpartsa, hain zuzen ere. Eguerdiko 12:00etan aterako dira Urbieta kaletik, Ttarla, Langile, Inmaculada, Elizatxo eta Unai eta Aurrerako konpartsak, eta guztira 500 pertsona ibiliko dira mozorrotuta kale giroa animatzen. Azeri dantzarik ere ez da faltako aurtengo Inauterietan, eta larunbata eta astelehen goizean izango da ikusteko aukera.
Aurtengo Inauterietan haurrek aukera zabala dute. Larunbatean, xexenak, kale animazioa eta mozorro festa izango dituzte. q
Igandean, berbena eta astelehenean, gazteentzat Azeri dantza, pailazoak eta antzerkia izango dira
.

Otsailak 20, ostirala
15:30etan: Inauterien hasiera. Aurrera taldea omenduko da eta segidan ikastetxeetako haurrek kale buelta egingo dute Urumea Ikastolako txarangaz lagunduta. Gudarien plazan.
16:30etan: Erraldoi eta buruhaundiak.
17:00etan: Enetz triki taldearen emanaldia. Plaza Berrian.
22:00etan: Elkarte arteko pelota txapelketa, Kiroldegian.
Otsailak 21, larunbata
10:00etan: Azeri Dantza
11:00etan: Betikoak txarangarekin kale buelta.
11:30etan: Xexenak haurrentzako. Urumea Ikastolan.
12:30etan: Erraldoi eta buruhaundiak
16:30etan: Circus Mircus kale animazioa Detraka taldearekin eskutik. Plaza Berrian.
18:30etan: Mozorro festa. Gazteek prestatuko emanaldiak. Tilosetan.
00:00etan: Betikoak txarangarekin kale buelta.
Otsailak 22, igandea
11:30etan: Betikoak txaranga.
12:00etan: Konpartsen irteera.
17:30etan: Haurrentzako berbena, Plaza Berrian.
19:30etan: Musika Eskolako trikitilari eta dultzaneroekin kale buelta.
Otsailak 23, astelehena
09:00etan: Diana
10:00etan: Azeri Dantza.
12:00etan: Potxin eta Patxin pailazoak, Biteri Plazan.
16:00etan: Erraldoi eta buruhaundiak.
17:00etan: Haurrentzako Klaketa emanaldia, Hortzmuga taldearekin.
Otsailak 24, asteartea
18:30etan: Sardinaren entierroa.

Patxi Zabaleta eta Mikel Besabe Aralerko kideak gaur Biterin

Aralar ezker independiente Ezker independentista izenburuarekin hitzaldia emango dute gaur Aralarko koordinatzaile Patxi Zabaletak eta Mikel Basabe alderdiko bozeramaileak. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan da Biteri kultur etxean.


Manifestazioa Pedro Kanoren kontrako epaiketa salatzeko

Pedro Mari Kano Pitu hernaniarra epaitzen ari dira Madrilen eta epaiketak salatzeko manifestazioa dago bihar. Gudarien plazatik aterako da manifestazioa, 20:00etan. Bestalde, gaur eta bihar furgoneta bat aterako da Hernanitik epaiketara joateko eta Garin tabernan eman behar da izena.


Gobernu Batzarra gaur

Gaur bilduko da Gobernu Batzarra Udaletxean, arratsaldeko 17:30etn eta 6 puntu dituzte eztabaidatzeko. Zenbait Udal eraikin garbitzeko zerbitzua zabaltzea eta herriko parke eta lorategiak mantentzeko zerbitzuaren kontratua aldatzea dira aztertuko diren puntuetako bi.
Bestalde, Elizatxo auzoko 37, 38, 43, 44, 47 eta 48 zenbakietako zerbitzu sareak berritu eta berriz urbanizatzeko lanak adjudikatzea da beste puntuetako bat.


 

Urumea Ikastolan hitzaldia gaur
Urumea Ikastolan hitzaldia dago gaur Gazteak gaur egun izenburuarekin. Arratsaldeko 19:00etan da Elkano kaleko edifizioan.

Autoestima eta adoleszentziari buruzko hitzaldia gaur
Autoestima eta adoleszentzia gaiaren bueltan hitzaldia emango du Begoña Etxeandia psikologoak Hernanin. Institutuko gurasoei zuzendua da, baina, nahi duenarentzat zabalik dago. Bihar, 18:30etan Biterin.

Elur-Txorin urteurreneko bazkaria eta museko sari banaketa izan zituzten igandean
Urteurreneko bazkaria egin zuten joan den igandean Elur-Txori elkartetan eta bazkal ondoan mus txapelketako sariak banatu zituzten. Binaka eta banakako txapelketak jokatu dira eta binakakoan, Karrera eta Mitxelena gelditu dira txapeldun; bigarren, Arozamena-Lapazaran; hirugarren, Martinez-Zubillaga; eta laugarren Garcia-Guardado. Buruz buru txapeldun Gorka gelditu da; bigarren, Ormazabal; hirugarren Txatxon; eta laugarren Burugain.

Kaldereroei eskerrak
Bestalde, Kaldereroak antolatzen urteetan egindako lana eskertzeko plaka bana eman zien elkarteak Karlos Landa eta Gregorio Mitxelenari.

Mozorroak etxez etxe Aranon
Igandean ospatu zituzten inauteri jaiak aranon eta mozorroak puska biltzen ibili ziren goiz osoan. Arratsaldean kalean egin zuten dantza eta antzerkia: mozorroak dantzan joaten dira eta aitona eta amona jende artean korrika eta arrastaka ere bai. Antzerki bukaeran amona haurdun gelditzen da eta umea ekartzen du. Ondorenean herri afaria eta dantza izan ziren.

Hauteskundeak
Mahaietako ordezkaria izendatzea gaur
Plenoak gaur goizean izendatuko ditu martxoak 14ko hauteskundeetako mahaiak. Plenoa, goizeko 09:15etan da.

Bertsolaritza
Hernaniko bertsolariak sagardotegietani
Gaur Estitxu Eizagirre, Xabier Legarreta eta Gorka Tolosa arituko dira Lizeaga Sagardotegian. Ostegunean, berriz, bi saio izango dira. Oialume-Zarren, Ibon Miner, Iñaki Zelaia eta Jexux Mari Irazu; eta Rezolan, Unai Agirre, Aritz Zerain eta Jon Iraola. Ostiralean, berriz, Larregainen izango dira bertsolariak.

Boleibola
Hernanik ezin Fortunaren aurka
Igandean kiroldegian jokatu zuen Hernaniko nesken taldeak Fortunaren kontra eta ezin izan zuten irabazi. Fortunak 0-3 irabazi zuen. Jokoak: 15-25, 6-25, 20-25.


Esther Lopez Kopako txapelduna
Esther Lopez boleibol jokalari hernaniarrak, CV Marichal Tenerife taldearekin jokatzen du eta asteburuan Kopako txapeldun gelditu dira, Caja Avilari 3-0 irabazita. Kanarietako taldeak bigarren kopa du jarraian eta baita jokalari hernaniarrak ere. Horrez gain, Tenerife sailkatua dago Europako Txapelketako azken faserako eta Superkopako txapeldun gelditu da aurten. Esther Lopez joko maila oso onean dago eta Espainiako selekzioko jokalari fijoa da libero postuan.


Astigarraga
Bideo emanaldia kultur etxean
Isiltasunaren aurkako ahots guztiak leloarekin bideo emanaldiak botatzen dituzte asteartero Astigarragako kultur etxean. Gaur Lurraren Odola pelikula botako dute. Kolonbiako Uwa herriaren historia kontazen du, nola borroka egiten duten lurraren eta kulturaren alde, petrolio enpresa eta besteren kontra. Gaur 20:00etan.

 

Buelta lehenengo orrira