|
2004 urtea |
Otsailak 19 |
Asteazkena |
Alea: 1023 |
Abiadura
Haundiko Trenak Hernanin barrena egingo duen tramoa onartu du Espainiako
Gobernuak MADRILEKO Gobernu zentralak onartu du Abiadura Haundiko Trenaren proiektuaren aurreneko 8 zatietan lanak hastea eta horien artean Hernanitik pasako litzatekeen tramoa dago. Abiadura Haundiko Trenak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egingo duen ibilbidea ‘Euskal Y’ izenaz ezagutzen da eta guztira 180 kilometro ditu, baina Madrilen onartu direnak 46 kilometro dira eta horietatik 2,6 kilometro inguru dira Hernanin egin nahi direnak. Ibilbidea egiteko obra aurten hasi liteke eta onartutako 46 kilometroak egiteko 814 milioi euroko aurreikusten dira, 135.000 miloi pezeta. Trenaren
ibilbidea Azterketak
iaz Aralar:
“Aurrera begira ezkerreko abertzaleekin indar eraginkorra osatzea
nahi dugu” Patxi
Zabaleta eta Mikel Besabek hitzaldia eman zuten Biterin Aralarren proiektu
politikoari buruz eta egoera politikoari buruz. Zabaletak azpimarratu
zuen Aralarrek aurrera begira duen helburua dela ezkerreko abertzaleak
bildu, indar eraginkorra osatu eta eskubiari irabaztea. Indarrak biltze
horren barruan esplikatu zuen EAEn Zutikekin osatutako koalizioa. Zentzu
horretan, eta datozen hauteskundetara begira, esperantza dute Gipuzkoatik
ordezkaritza lor-tzeko Madrilgo parlamentuan. ‘Las mujeres de verdad tienes curvas’ filma Biteriko zinean gaur Las mujeres de verdad tienes curvas pelikula botako dute. Estatu Batuetako pelikula honen zuzendaria Patricia Cardoso da eta arrakasta haundia izan du zinean. Pelikulan 18 urteko neska ertamerikar baten istoria kontatzen da eta unibertsitatera joateko aukera duen arren gurasoen oztopoa izango du bere ametsa burutzeko. Neskak bere inguruko emakumeei saiatzen da erakusten beren buruan, larunbatean 19.30etan eta 22:30etan eta igandean 19:30etan, Biterin.
|
Jubilatu
Etxean urteko batzarra bihar Iñauterien
buruzko liburuaren aurkezpena ‘La
Bola de Cristal’ gaur Andragoton Hirigintza
Batzordea Elkarri
bolondres eske Pelota Bildu
Hernani |