|
2004 urtea |
Otsailak 2 |
Astelehena |
Alea: 1006 |
2003an
paroa zerbait jeitsi egin da Hernanin 2003an langabezia tasa gutxi baina, jeitsi egin da Hernanin. Azken urteetako joerari segiz, aurreneko hiru hilabeteetan izaten da paro gehiena, eta gero behera egiten du. Abenduan 774 pertsona zeuden INEMen apuntatuta eta inongo lanik ez zutenak. Lanen bat izan, ikasten ari edo beren egoera hobetzeko beste 411 hernaniar daude INEMen. Denera, beraz, 1.185 pertsona daude Lasarteko bulegoan apuntatuta. Portzentaietan hitz eginda, Hernanin langabezia % 9ren inguruan dabil, EAEko bataz bestekoaren gainetik. Emakumeak
gehienak
Errugbia Hernanik
ezin izan zuen irabazi atzo Durango liderraren kontra, eta sailkapeneko
bigarren postuan jarraituko du. Partidu oso gogorra jokatu zuten bi
taldeek eta azkenean 18-21 gailendu ziren bizkaitarrak, lehendabiziko
zatian ateratako abantailari eutsita. Durangarrak 8-18 zijoazten aurretik
bigarren zatiaren hasieran, baina, hernaniarrak partiduari buelta emateko
zorian egon ziren. Hernaniarren bi entsaioak Boli eta Pernasek egin
zituzten, eta Arkaitz Ruizek transformazio bat eta bi zigor kolpe ere
bai. Boleibola Boleiboleko mutilen taldea lehenengo dago liga sailkapenean eta aseguratuta dauka igoera fasea jokatzea. Larunbatean 3-0 irabazi zion Hernanin Universidad de la Rioja taldeari, eta berriz ere agerian utzi zuten ligan nagusi direla. Hiru jokuak horrela joan ziren: 25-21; 25-20; eta 25-16. Hiru partidu gelditzen dira lehen fasea bukatzeko. Igoera fasea jokatuko dute sailkapeneko 4 talde onenen artean. Nesken
ligan galdu Igeriketa taldeak 100 lagun bildu zituen urteko bazkarian hernaniko
igeriketa taldeak atzo egin zuen urteko bazkaria, eta 100 lagun inguru
bildu ziren, igerilari, arduradun eta gurasoen artean. Bazkal ondoan
taldeko kideei sariak eman zizkieten, joan den denboraldiko ahalegina
eskertu asmotan. Sarituak honako hauek izan ziren: Mañel Aizpurua,
Olatz Altuna, Iara Jimenez, Andrea Izagirre, Ioritz Aldabe, Anne Altuna
eta Eider Estibariz. Horrez gain, taldeko txikienek domina bana ere
jaso zuten.
|
Elur-Txori
elkartea ‘Ronda
en Castilla’, ‘Lagarteranas’, ‘Suite en La’
eta ‘El Caserio’ musika obrek alaitu zituzten atzo Udaletxeko
Arkupeak Futbola |