Juan
Maria Uriarte Gotzaia Hernanin izango da aste honetan, bisita Pastoralean
Hernani
eta herriko kristau elkartea gertutik ezagutu, eta aurrera begirako
lanaren pausoak finkatzea da bisitaren helburua . 25 urte dira azkenekoz
Gotzai batek Hernanira bisita Pastorala egiten duela.
Juan
Maria Uriarte Donostiako Gotzaia bisita Pastoralean etorriko da Hernanira
ostegunetik igandera, herria eta bertako kristau elkartea bertatik ezagutzera.
Hernaniko leku eta parajeak ezagutzeaz gain, Goitzaiak zenbait bilera
egingo ditu hiru parrokietako kontseiluekin eta bisita pertsonalak ere
hartuko ditu larunbatean.
Horretaz gain, Gotzaiaren bisita jasoko dute Famili Santuaren Misiolariek,
herriko gaixorik zaharrenek, Sandiusterriko Zaharren Egoitzak eta Inmaculada
Ikastetxeak ere.
Juan Maria Uriartek Agustinatako konbentua berritzeko obra nola dijoazen
ere ikusiko du.
“Gurekin
egon nahi du”
Hernaniko Elizbarrutiaren hitzetan, Joan Mari Uriartek “herri
eta herritarrok ezagutu nahi gaitu” eta horrexegatik dator Hernanira:
“Gure kristau elkartea gertutik ezagutu eta gurekin egon nahi
du. Ditugun kezkak, zalantzak, gurekin elkarbanatu nahi ditu, eta bereziki
etorkizunera begira eman beharreko pausoak. Horrekin batera, Elizbarrutiak
adierazi du Gotzaiak gehiena sufritzen ari direnengana hurbildu nahi
duela eta bisita Pastoralaren bidez “gure kristau sinesmenean
aurrera egin dezagun animatu nahi gaitu” dio.
Meza
hiru Parrokietan, larunbatean eta igandean
Donostiako Gotzaiak Meza Nagusia emango du Ereñotzu, Florida
eta Juan Bataiatzailea parrokietan. Ereñotzun, larunbatean emango
du arratsaldeko 19:00etan. Juan Bataiatzailean, igandean 11:00etan emango
du, eta Floridan 12:30etan.
Bisita
pertsonalak
Uriarte Gotzaiak bisita pertsonalak hartuko Elizako bulegoetan,
larunbat arratsaldean. Hitz egin nahi duenak aldez aurretik adierazi:
% 943 552684 eta 943 556059. |
Konpartsak
kalean barrena giro ederrean
Inmaculada
ikastetxeko konpartsa ez zen gainerantzekoekin atera, dolua dela-eta
. Gaur, Azeri dantza, buruhaundiak eta haurrentzako emanaldiak izango
dira.
Konpartsak
izan ziren atzo inauterietako protagonista nagusiak. Guztira bost
konpartsa atera ziren eta jendetza inguratu zen bost taldeek eskeinitako
ikuskizuna gozatzera. Hala ere, izan zen hutsunerik, Inmaculada ikastetxea
ez baita inauterietako ekitaldietan parte hartzen ari Iban Rodrigez
ikaslearen heriotza dela-eta.
Konpartsetan Aurrera taldea izan zen, aurtengo inauterietan omendu
dutena ezindu psikikoen alde egindako lanagatik eta inauterietan urteetan
parte hartzeagatik. Aurrerako kideak pailazoz jantzi ziren eta Paristik
datorren artista bat naiz ni...kantatuz alaitu zuten giroa. Beste
konpartsak izan ziren: Langile ikastola, Biteriko eskola zaharrak
gogoratuz; Elizatxo ikastolako txorimaloak; Ttarla dantza taldeko
loreak eta aurtengo karroza berria, Unai taldearena, El Señor
de los Anillos-i buruzko traktorean.
Gaur ere inauteriak
Gaur ere festak jarraitzen du: 9:00etan Diana izango da, 10:00etan
Azeri dantza, 12:00etan pailazoak Biterin, 16:00etan buruhaundiak
eta 17:00etan Klaketa ikuskizuna. Bihar sardinaren entierroarekin
bukatuko da jaia.




