|
2004 urtea |
Otsailak 29 |
Igandea |
Alea: 1033 |
Elurrak
Hernani txuritu du, eta gaur ere jasaren bat bota lezake ilunabar arte Hernani
eta inguruak txuri-txuri jeiki ziren atzo, goizaldean izandako elur
eta kazkabar erauntsiak medio. Goizeko 08:30ak arte itxita egon ziren
herri barrua eta ‘Cuesta de la muerte’-ko aldapa, eta Donostira
zijoazen autobusak Errekaldetik barrena ibili behar izan zuten, Aieterako
bidea itxita zegoelako. Udaltzaingoak Kronikari jakin arazi dionez,
langileak elurra kentzen eta gatza botatzen aritu ziren bideetan eta,
08:30etatik aurrera dena irikita zegoen. Arazoak
Euskal Herriko bideetan “Ezker
Abertzale sendo bat behar du momentu politikoak eta hauteskunde hauetatik
indarturik ateratzea da helburua” Joan den ostegunean ekitaldia izan zen Biterin, Ezker Abertzaleak deituta, Espainari Ez, Autodeterminazioa lemarekin. Ekitaldian Jon Salaberriak hitz egin zuen eta bere hitzetan Euskal Herriari Bai esateko garaia da, autodeterminazioaren alde bozkatuta. Momentu politikoak Ezker Abertzale sendo bat behar duela nabarmendu zuen Salaberriak eta datozen hauteskundeetan indar berritzea dela helburu nagusia. Esan zuen Espainiako Gobernuari mezua bidali behar zaiola “ezin izango dutela Ezker Abertzalearekin bukatu” adierazteko. “Azken aldian ari dira esaten Ezker Abertzalea ahultzen ari dela. Guk badakigu hori ez dela egia, baina, erakutsi egin behar zaie Madrilgo Gobernuari eta Ezker Abertzalearen ilegalizaziotik kalkulu politikoa egiten duten guztiei” esan zuen. “Gezur honetara apuntatu diren guztiek ezkutatu nahi dute Ezker Abertzaleak 25 urteko borrokarekin lortutakoa, 25 urte geroago Moncloako esatutua gainditu egin baitugu. Konstatazio horren gainean dago Ezker Abertzalearen indarra” azpimarratu zuen Salaberriak. Bergarako
proposamena Sektore
desberdinak
|
Ezker
Abertzaleak kontzentrazioak antolatu ditu “Euskal Herria aitortu
eta errespetatzea” eskatzeko Espeleologia Ur-Ludoteka Futbola Waterpoloa Boleibola Saskibaloia Rallysprint
txapelketa |