Jubilatu
Etxea berritu eta ordenadore gela internetarekin, 2004rako asmo nagusiak
Jubilatu
Etxeak gela polibalente bat jartzeko asmoa dute, hitzaldiak, kultur
ekitaldiak, bideo-gela eta abar jartzeko .Jubilatu Etxea da Hernaniko
elkarterik haundiena eta urteko batzarra egin berri du.
Jubilatu
Etxeak urteko batzarra egin du eta gehiengo haundiz onartu ziren zuzendaritzaren
balantze eta proposamenak. Hernaniko elkarterik haundienak erronka anbiziosoak
ditu aurrera begira, eta horietako batzuk aurreratuta ditu gainera.
Manuel Fernandez lehendakariak adierazi zuenez, batetik, Jubilatu Etxeko
sarrera berritu egingo dute eta portal bat egin. Barruan ere, inmobiliario
berria sartuko dute eta ordenagailu gela bat jartzen ari dira, interneta
ere izango duena edadeko jendeak ere teknologia berriak erabiltzeko.
Zentzu honetan, informatika ikastaroak emateko asmoa dute. Sarrerako
obrak Inauteriak pasata laister hasiko dira, eta ordenadore gela hilabete
eta erdian martxan egon liteke.
Beste proiektu garrantzitsu bat erabilpen askotako gela edo gela polibalente
bat jartzea da, hitzaldiak, antzerkia, kultur ekitaldiak, eta bideo
emanaldiak antolatzeko. Bestalde, Goiz Eguzkiko bulegoa informatizatu
nahi dute eta dauden zerbitzuak hobetu egin nahi dituzte: ileapaindegia,
tentsio hartzea, oinak zaintzeko, eta sukaldea, besteak beste.
Erakundeen
babesa
Joxan Rekondo Alkatea eta Andoni Amonarraiz Patronatuko lehendakaria
izan ziren batzarrean eta Jubilatu Etxeko aktibitatea txalotu dute.
Era berean, adierazi dute beren eskakizunei erantzungo dietela. Erakunde
publikoek Goiz Eguzki elkarlan estua agindu dute.
Egoitza
atsegina egin
Goiz Eguzkiren helburua da “aurrekoen lanari jarraitu eta Egoitza
ahalik eta atseginena egiten saiatzea”. Asmo horretan hainbat
zerbitzu eskaintzen zaizkie bazkideei. Taberna martxan dute baina zuzendaritzak
adierazitakoaren arabera, azken aldian ez dute zorte haundirik izan
tabernako arduradunekin eta aurtengo erronketako bat izango da taberna
zerbitzua iraun araztea. Horrekin batera musika emanaldiak, hitzaldiak,
ibilaldiak, egunetako biajeak, karta txapelketak, ekitaldi, bola, toka
eta igela jokok eta abar ere izaten dira.
2.400 bazkide
Ostiraleko batzarrean iazko urtearen balantzea egin zuten. Balantzeren
arabera, Goiz Eguzkiko zentro sozialena gaur egun 2.400 bazkide daude
eta horietatik 1.800 dira zentroaren eguneroko bizitzan parte hartzen
dutenak. Aurten gainera, 48 bazkide gehiago dituzte. Goiz eguzkira egunero
350 bat pertsona joaten dira, baina igandetan, dantza edota telebistan
kirol saioak daudela, 600 lagun izaten dira.
JENDE
MUGIMENDUA
2.400 bazkide eta eguneroko bizitzan 1.800 pertsona. Egunero 350
lagun ibiltzen dira eta 600 igandetan. Bidaietan, 1.300 gora ibili
dira eta kontzertuetan erabat bete da gela
ZERBITZUAK
Taberna, tentsio hartzea, hankak zaintzea, tailerra, sukaldea,
ileapaindegia, gimnasia,
2003ko AKTIBITATEAK
Bidaiak, karta txapelketak; bola, toka eta igel jokoa; musika
emanaldiak eta bailea, besteak beste |
Konpartsa
festa gaur kaleetan barrena
Aurrera
taldea, Ttarla, Unai, Elizatxo, Urumea eta Langile ikastolako konpartsak
aterako dira . Inmaculada ikastetxea ez da ari inauteriak ospatzen,
doluagatik.
Konpartsak
izango dira gaur inauterietako protagonita Hernanin. Eguerdiko 12:00etan
hasita, Aurrera taldeak, Ttarlak, Unaik, Elizatxo, Langile eta Urumea
ikastolak girotuko dute festa kalean. Hutsune bat ere da gaur, beste
zenbait ekitaldietan bezala. Inmaculada ikastetxea ez da ari ekitaldietan
parte hartzen Iban Rodriguez ikaslearen heriotzagatik. Inauteriak
hasteko ekitaldian, pregoilari gazteek beren elkartasuna adierazi
zioten Iban Rodriguez zenaren familiari eta Inmaculadako irakasle,
ikasle eta gurasoei. Ekitaldi horretan, Aurrera taldeak omenaldia
jaso zuen ezindu psikikoei laguntzeko egiten duen lanagatik.
Gaur arratsaldean, bestalde, haurrentzako berbena izango da Plaza
Berrian, 17:30etan eta iluntzean Musika Eskolako trikitilari eta dultzaineroek
girotuko dute kalea.
Bihar eta etzi ere izango dira ekitaldiak. Astelehenean, goizeko 10:00etan
azeri dantza eta 12:00etan Potxin eta Patxin pailazoak izango dira
Biteriko plazan. Arratsaldean, erraldoi eta buruhaundiak eta umentzako
Klaketa antzerkia.
|
Gobernu
Batzarrak garbiketa kontratuen inguruko hainbat
erabaki hartu ditu
Gobernu Batzarra izan zen pasa den ostiralean eta bertan hainbat udal
eraikin garbitzeko zerbitzuen kontratuen inguruan hainbat erabaki hartu
ziren. Traspasan izeneko eraikina, orain Hezkuntza, Formakuntza eta
Lan Sailekoa dena, Eulen izeneko enpresa batek garbitzea erabaki zen.
Bestetik, Limpiezas Elurra S.Lri fidantza itzultzea eta Lappset España
V.R. S.Lri abala itzultzea erabaki zen. Hartutako beste erabaki bat
izan zen, herriko parke eta lorategiak mantentzeko zerbitzuen kontratua
aldatzea. Horrela udal lorazainek Nereborda, Atarrabilo parkea eta rotondak
guneetaz arduratuko dira eta Goroldio koadrilak gainontzeko tokietan
egingo du lan. Azkenik, Elizatxo Auzoko 37, 38, 43, 44, 47 eta 48 zenbakietako
zerbitzu sareak berritu eta berriz urbanizatzeko lanak Erga enpresari
adjudikatu dizkio Gobernu Batzarrak.
Pelota
Hernanik aurreneko kanporaketa
pasa du
Berria Txapelketako aurreneko kanporaketa jokatu zen pasa den ostiralean
kiroldegian eta hernaniarrek pozik egoteko motiborik badute, Bergarako
taldearen kontra jokatutako aurreneko kanporaketa pasa dute-eta. Kadete
mailan, Paul Ojuelek eta Izadi Grajalek 22 eta 6 irabazi zuten; jubenil
mailan, Xabier Erdozio eta Aitor Gorrotxategik 22 eta 9 irabazi zuten
Bergarakoen aurka eta nagusietan, Oier Mendizabalek eta Unai Albarezek
22 eta 16 galdu zuten.
Obrak
Balantxako bidea moztuta
bihartik aurrera
Balantxan etxe berriak eraikiko dituzte eta bihartik aurrera itxita
egongo da Balantxako aldapako karretera, obrak bukatu arte. Hala ere,
astebukaeretan irekita egongo da.
Kinto
Bazkaria
53ko kintoek bazkaria gaur
53ko kintoek meza eta bazkaria dute gaur. Meza goizeko 11:00etan da
Parrokian, hildako kintoen alde eta familiar guztiak gonbidatuak daude.
Eguerdian bazkaria egingo dute Txantxangorri Elkartean.
Zinea
Biterin
‘Las mujeres de verdad tienen curvas’ pelikula gaur
Arratsaldeko 19:30etan Biterin.
|