|
2004 urtea |
Urriak 1 |
Ostirala |
Alea: 1247 |
| Villa
Politena eta Ave Mariako konpentsazio proiektuak onartu ditu Gobernu
Batzarrak Gobernu
Batzarra bildu zen atzo Udaletxean eta Villa Politenan eta Ave Marian
egin beharreko lanen konpentsazio proiektuak onartu zituzten. Politenan
(Floridan, Etxeberriko frontoi ondoan) 54 etxebizitza dituzte egitekoak.
3 bloke izango dira 18na pisukoak eta bloke oso bat babes ofizialeko
etxeak izango dira, alegia 18. Etxeak Politena villa atzeko baratzetan
egingo dituzte eta villa bera eta inguruko lorategia Udalaren esku
geldituko dira. Villa Ave Marian, berriz, 32 etxebizitza dituzte egitekoak,
guardaren etxea dagoen horretan. Guardaren etxe txikia bota eta bloke
bat egingo dute, 32 bizitzekin. Villa bera eta lorategiak Udalaren
eskuetan geldituko dira hemen ere. Konpentsazio proiektuak onartuta
proeiktuak berak aukeztu beharko dituzte orain Udaletxean. 'Kabuki’-ren
lanen arrakasta Bilbon ‘Modorra’
pasarela edo ibiltokian diseinatzaileen erropa desfilea eta bigarren
eskuko erroparena egin berri dute Bilbon, irailaren 24 eta 26an, Suelen.org
kultur elkarteak antolatuta. Patxi Urrestarazu Aizpurua, Kabuki, hernaniarraren
lanek arrakasta haundia izan dute eta bera ere oso gustora dago Kronikari
esan dionez: “Ez nuen horrenbesteko arrakastarik espero. Pasea
egin nuenean jende asko inguratu zen, zahar eta gazte, hasi gazteenetatik
eta aiton-amonak ere inguratu ziren”. Bere iritziz onena da
Bilbon bere izena entzun dela eta zorionak eman dizkiola pasera inguratutako
jende askok, eta baliteke horrek ateren batzuk irekitzea. Kabukik
neurrira egiten du arropa enkarguz, eta orain berriz ere lanari ekin
beharko dio, Bilboko pasea bukatuta, Ziku-zulon, Zikuñaga auzoko
lokalean. Josu
Jon Imaz eta Joseba Egibar Hernanin batzokiaren 10garren urteurrena
ospatzeko Hernaniko Batzokiak 10 urte bete zituen herenegun eta bertara gonbidatu zituzten Josu Jon Imaz, EBBeko Lehendakaria, eta Joseba Egibar, GBBko Lehendakaria. Arratsaldeko 19:00ak aldera Batzokian bildu ziren eta hitz batzuk egin zituzten, batzokia eta partiduaren iragana gogoratuz eta etorkizunerako apustuei buruz. Ekitaldiari hasiera Joxe Ramon Lasartek eman zion, EAJ-PNVko kideak. Lasartek aurretik egondako lehendakariak gogoratu zituen, Patxi Odriozola eta Andoni Otaegi. Horrekin batera zoriondu zuen Hernaniko Udaletxean lanean ari den EAJ-PNVko taldea, EArekin koalizioan dagoena, “talde gaztea da eta lan ona egiten ari da” adierazi zuen. Iturri
zaharra baina ur berria Autogobernu
proiektua |
Gazte
bat hil da Sorgintxulon, zijoan bizikletak eta kotxe batek elkar jota
Helduen
Hezkuntza Ikastetxeak liburutegia eta ordenadore gela irekiko ditu
astelehenean |