|
2004 urtea |
Urriak 16 |
Larunbata |
Alea: 1263 |
| Martindegiko
poligonoa berrantolatzeko plan berezia onartu du Udal Gobernuak Martindegi
ondoan dagoen industria poligonoa berrantolatzeko plan berezia onartu
du aste honetako Gobernu Batzarrak. Astigarragan Txalaka poligonoa
martxan jartzeak ekarri du inguru guzti hori berrantolatzea. Hernaniko
aldeari dagokionez, Gomaytex ondoan pabeloi berria egingo da eta inguruko
urbanizazioa ere bai. Ergobitik Martindegirako atzeko bide bat moztuta
dago, eta urbanizazioaren barruan bide horri segida emango zaio rotonda
aldera. Bestalde, Akarregiko poligonoan beste pabeloi bat egiteko
eskaera ere onartu du aste honetako Gobernu Batzarrak. . Elkarbizitza
gaietarako Batzorde espezifikoa Hernaniko
Udalak elkarbizitzarekin zerikusia duten gaietarako Batzorde espezifiko
bat izango du. Gobernuaren proposamena da eta herriko elkarbizitza
hobetzea da helburua nagusia. Joxean Rekondo Alkatearen esanetan,
elkarbizitza lehentasuneko gaia da Udal gobernuarentzat, eta Udalak
heldu egin dio dagokion erantzukizunari. Alkateak aitortu du Bizikidetza
Batzordearena ez dela lan erreza, gai konplejoa delako, eta are gehiago
Hernani bezalako herri batean. “Behetik
gora” Ekintzak
|
Errugbia Futbola Boleibola Pelota San
Joan Konpartsaren ensaioak izango dira gaur Biterin
|