2004 urtea

Urriak 6

Asteazkena

Alea: 1252

Hernani Institutuko Plan Estrategikoa
Inguruan erreferentziazkoa izatea, gestioa hobetzea eta eskaintza euskeraz egitea dira Institutuaren helburuak

Hernani Institutuak 2006 bitarteko Plan Estrategikoaren aurkezpena egin zuen astelehenean. 2004-2006 bitarteko 5 helburu jarri dituzte arlo ezberdinetan, Institutuaren kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Hernani Institutuak herenegun aurkeztu zuen 2006 bitarterako plan estrategikoa. Aurkezpenean izan ziren Patxi Apezetxea, Hernani Institutuko zuzendaria, Txema Mercado, Euskera eta Hezkuntza Zinegotzia eta Iñaki Mujika, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa zuzendaria. Plan Estrategiko honen oinarrian daude Hernani Institutuak 2006 bitartean bete beharreko 5 helburu. Helburu hauek nola aurrera atera eta institutuari buruzko beste hainbat analisi ere agertzen dira plan estrategikoan: eginkizuna, baloreak, ahuleziak, indarrak eta Institutuak nola ezagutua izan nahi duen, besteak beste.

5 helburu
Hernani Institutuak egindako plan estrategikoak markatutako bost helburuetan aurrenekoa da zerbitzuaren kaliateagatik ezagutua izatea, ikastetxearen gestioan pertsonen partaidetza bultzatuz.
Bigarren helburua jarri dute ikastetxeko kanpo harremanak era eraginkorrean antolatzea eta gestionatzea. Harremanak eduki beharreko horiek oinarrian dira, ikasleen jatorrizko ikastetxeak, gizarte eragileak eta inguruko enpresa kolaboratzaileak.
Beste helburu bat da ikastetxeko baliabideen kudeaketa eraginkorra lortzea. Arlo honetan gestionatu beharrekoak dira: ekonomi baliabideak, eraikuntza, instalazioa, ekipamendu didaktikoak eta ekipamendu teknologikoak. Guzti honen gestioa edo kudeaketa sistematizatzeko asmo du Institutuak.
Markatu duten 4garren helburua da, prozesuen gestioa sistematikoki berrikusi eta hobetzea. Izan ere, Hernanin Institutuak baditu kalitatearekin zerikusia duten hainbat zertifikatu eta hauek etengabe errebisatzea eta ebaluatzea dute asmoa.
5garren puntua Institutuko eskaintza eta harremanak euskeraz eskaintzeari buruzkoa da. Asmoa dute eskaintza guztia eukeraz egitea, eta baita barruko harremanak eta dokumentuak euskeraz egitea ere.

Kalitate sistemak
Hernani Institutua duela 4-5 urte kalitatearen inguruko sistemetan sartuta dabil eta plan estrategiko hau ere Hernani Insitutuak hainbat alorretako kalitatea hobetzeko asmotan diseinatu dute, iniziatiba propioz. Kalitatearekin zer ikusia duten beste sitemetan ere sartuta dabil Institutua: ISO eta EFQM esaterako. Patxi Apezetxearen hitzetan sistema hauek kalitatea hobetzen laguntzen dute funtzionamendu arlo guztietan eta gainera hauek sistematizatzen laguntzen dute.

2006 bitartean bete beharreko 5 helburuak:
1) Zerbitzuen kalitateagatik ezagututako ikastetxea izatea, bere garapen eta gestioan pertsonen partaidetza bultzatuta.
2) Ikastetxeko kanpo harremanak modu eraginkorrean antolatu eta gestionatu.
3) Ikastetxeko baliabideen gestioaren kudeaketa eraginkorra lortu.
4) Prozesuen gestioa sistematikoki berrikusi eta hobetu.
5) Derrigorrezko Ondorengo Irakaskuntzan inguruko D ereduko (euskeraz) ikastetxeetan erreferentzia izatea.

Ontologiako Nazioarteko Kongresua Hernanin bukatuko da gaur
Chillida-Lekun izango da. 17:00etatik aurrera hitzaldiak izango dira, eta musika emanaldi batekin bukatuko da eguna n Logos-ari buruzko erakusketa dago.

Ontologiari buruzko Nazioarteko Kongresua, Hernanin hasi eta Hernanin bukatuko da. Gaur arratsaldean kongresuko azken bi hitzaldiak, balorazioa eta musika emanaldia izango dira Chillida-Leku museoan. Logos, genetik hizkuntzara, hori da aurtengo Nazioarteko Ontolo-gia Kongresuaren gaia. Irailaren 30ean hasi zen eta lehenbiziko hitzaldia Steven Pinker Harvar-eko Unibertsitateko adituak eman zuen Zabalagan.
Gaur arratsaldean Eudal Carbonell Atapuercako zuzendariak hitz egingo du lehenbiziko hitzaldian. Teknika selekzioaren bidezko humanizazioaz arituko da.
Ondorenean, genetikatik hizkuntzarako bidean artearen estadioari buruz arituko dira zenbait espezialista. Arratsaldeko 19:00etan Kongresuko bukaera ekitaldia izango da, Hilary Putnam Kongresuaren ohorezko lehendakaria bertan dela.
Ontologiako kongresua dela eta Logos. Hitzaren espazioa izeneko erakusketa jarri dute Zabalaga baserrian. Erakusketak Chillidaren eskultura, gabitazio, grabatu eta marrazkiak biltzen ditu. Yves Bonnefoy, San Juan de la Cruz eta Parmenides dira erakusketaren ardatzak, J. S. Bach musikariarekin batera. Urtarrila arte dago zabalik.


Ehiza
Jose Luis Perez Vacas Eslovakian izango da aste honetan Munduko Ehiza Txakur Txapelketan
‘Ubarbuko Begi’ txakurrarekin joango da mundialera aste honetan.

JOSE luis Perez Vacas Eslovakiako Munduko Ehiza Deportiboko txapelketan izango da aste honetan. Ubarbuko Begi txakurrarekin hartu du parte mundialean, arraza kontinentaleko txakurren taldean.
Jose Luis Perez Vacasek adierazitakoaren arabera, Eslovakiara postua lortzeko sailkapenak gogorrak izan dira. Izan ere, abuztu bukaera eta iraila osoan zehar Toledon eta Sabiñanigon pasa ditu astebukaerak mundialeko klasifikazioko pruebak egiten. Bertara 3 txakur aurkeztu zituen eta Begi da horien artean sailkatu dena: “klasifikazio zaila izan da terrenoa oso lehorra zegoelako eta txakur beteranoek bakarrik izan dute sailkatzeko aukera” azaltzen du. Ez da aurreneko aldia Ubarbuko Begi txakurrarekin emaitza onak lortzen dituena, lehenago ere Europa eta Mundu mailako txapelketetan aritu baita.

Datorren astean Toledon
Datorren astean, hilaren 16 eta 17an, Espainiako Kopa jokatuko da Toledon eta Jose Luis Perez Vacas bertan izango da. Bestetik, hilaren 30 eta 31n Espainiako Txapelketan izango da. Urrian ehiza praktikoko txapelketak bukatuko dira eta urte bukaera aldera Andaluzian izango den Udaberriko txapelketara joango da.

Gure Etxola emakume elkarteak datorren astean hasiko du
kurtso berria

Gure Etxolak datorren hilaren 15ean hasiko du kurtso berria. Pintura eta marrazki ikastaroa ere egun horretan hasiko da eta gutxi barru kurtso honetan egiteko asmoa dituzten aktibitateen berri emango dute.


Odol emaileei omenaldia
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak 40garren urteurrena bete du eta hori ospatzeko ekitaldian omenaldia egingo die odola askotan eman dutenei. Hernanin 22 pertsonak eman dute odola 25 aldiz eta 60 alditik gora eman duen hernaniarra bakarra da. Omenaldia urriaren 17an izango da Donostiako Udal-Kirol Jauregian. Eguerdiko 13:00etan ongi etorria egingo dute eta eguerdiko 14:00etan bazkarian bilduko dira. Bazkalondoan diplomak emango dizkiete 25, 50, 60 (emakumeak soilik), eta 70 odol emanaldi egin dituzten pertsonei. Egan musika taldeak girotuko du diploma banaketa.


Hezkuntza, Formazioa eta Lan batzorde berezia gaur arratsaldean
Hezkuntza, Formazioa eta Lan Sailak batzorde berezia egingo du gaur arratsaldean, eta hiru puntu nagusi izango ditu mahai gainean. Batetik, Auzolan programa aurrera ateratzeko subentzio eskaera. Bestetik, Hernaniko Lanbide Hastapeneko zentroaren aktibitateak hastea. Eta, azkenik, eskolaz kanpoko ekintzetarako dirulaguntzak banatzea. Txema Mercado da Batzordeko lehendakari eta bilera arratsaldeko 16:00etan izango da Udaletxean.

Astigarraga
Kepa Junkera eta Celtas Cortos taldea urrian Astigarragan
Astigarragan urrian izango da zer egina, bihar esaterako, ipuin kontalaria izango da liburutegian: 17:30etan 3-5 urte bitartekoentzat, eta 18:00etan 6 eta 9 urte bitartekoentzat.
Urriaren 16an Lotsa Gabe obra antzeztuko dute arratsaldeko 19:00etan kultur etxean. Antzerkia sexu heziketari buruzko gida moduko bat da, eta batez ere gazteentzat dago pentsatua.
Urriaren 23an gaueko 22:30etan Kepa Junkera eta Celtas Cortos taldearen kontzertua izango da udal kiroldegian.
Urriaren 24an, Herensugea obra antzeztuko du Txontxongilo taldeak, arratsaldeko 17:30etan kultur etxean.
Urriaren 30ean haurrentzako eskulanak antolatu dituzte goizeko 11:30etatik 13:30etara kultur etxean.

Buelta lehenengo orrira