Sta
Barbarako auzotarrek Udalari eskatu diote neurriak hartzeko harrobi
azpikaldean dagoen kanpamenduaren inguruan
Auzotarren esanetan, ez da onartzekoa inguru hori dagoen bezala
egotea, eta egiten diren gauzak egitea. Udalak espediente bat martxan
du, baina terrenoa partikularra da. Arazoak 10 urtetik gora daramazki
Santa
Barbarako auzotarrak Plenoan izan ziren ostegunean eta Udalari eskatu
diote neurriak hartzeko harrobia azpikaldean dagoen kanpamenduarekin.
Leku hori harrobiko sarrerarako aldapa hartu eskubira dago, zelaiune
zabal horretan. Pertsona talde bat bizi da hor, karabana eta txaboletan.
Auzotarren esanetan, ezin da onartu hori dagoen bezala egoterik, eta
Udalari eskatu diote zerbait egiteko, edo dagokionari egin arazteko.
Auzotarren esanetan, 10 urte daramazkite gauza hori eskatzen, informeak
egin dituzte Udaltzaingorako eta zinegotziak bertara eraman ere egin
dituzte leku hura nola dagoen eta zer egiten den ikustera.
Erantzuna
bidean
Andoni Amonarraiz Zerbitzuetako zinegotziak azaldu zuen keja horren
berri izan bezain pronto espediente bat zabaldu zela eta tramitean dagoela.
Zelaiune hori harrobia esplotatu zuen enpresarena da eta ez Udalarena
eta horregatik ezin du zuzenean erabakirik hartu. Amonarraizen hitzetan,
zabaldutako espedienteak ekarriko du jabeari dagokion ardura hartu araztea
leku hori baldintza egokietan edukitzeko.
Auzotarrek adierazi zutenez, azken aldian kanpamendua behetik Santa
Barbarako harrobira eramaten ari dira.
Jose Perez PSE-EEko zinegotziak ere arazoa konpontzeko eskatu zuen.
Lehiaketa,
hutsik
Santa Bararako auzotarren eskaria harrobiaren puntua eztabaidatzen ari
zirela sortu zen. Santa Barbara osoa berrituko duen lehiaketa hutsik
gelditu zen zeuden proposamenak gehiegi urrutiratzen zirelako orain
dela urte batzuk Santa Barbara egokitzeko egindako planetik. Rekondoren
esanetan, Udalak gai horrekin lanean segiko du eta aurreratu zuen partida
bat izan litekeela aurten proiektu bat egiteko, beti ere aisialdi eta
natur gune gisa.
Udal
Aurrekontuak otsailean eztabaidatuko dituzte
Joxan
Rekondok osteguenko Plenoan adierazi zuen Udal Aurrekontuen zirriborroa
egina daukala Gobernuak. Alkateak espero du hilaren azkenerako Gobernuak
lege proiektu bezala onartu eta alderdiei aurkeztea, enmiendak egin
eta eztabaidatzeko. Pedro Gandasegi PPko zinegotziak eskatu zizkion
Alkateari aurrekontuei buruzko argibide horiek. Beste gai bati dagokionez,
Alderdi Sozialistak hilerria haunditzeko proiektua nola dijoan galdetu
zuen Plenoan. Rekondoren hitzetan, Gobernuak sondeoa egin berri du jendeak
ze eskaera duen ikusteko eta 20 eskaera jaso ditu panteoiak egiteko.
Proiektuan 100 panteoi dijoaz. Desfase hori ikusita, eta horrek finatziazioan
ekar litzakeen desoreka kontuan hartuta, Gobernuak sondeo berri bat
egingo du, eta emaitzak antzekoak badira, proiektu osoa aldatzeko aukera
planteatu zuen Rekondok. Gaur egunean hilerrian oso leku gutxi dago,
eta bi urtetan erabat beteko da.
Enlazearen azken proiektua iristeko zorian
Oposizioaren eskariz, Gobernuak beste zerbait argibide ere eman zituen.
Adibidez, Antziola-Latsunbe enlazearen azken proiektua bi aste barru
egongo da, eta Añarbek hor ari dituen lanak bukatzean hasiko
dira obra.
Kloroa
neurtzeko makina Electroquímican
Eusko
Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jakitera eman du aireko kloro kopurua
neurtzeko makina jarriko duela gutxi baino lehen Epelen, Electroquímica
enpresa ondoan. Asteazkeneko isuriaren ondoren eman du jakitera erabakia
Ingurugiro Sailak. Bestalde, Añarbeko Mankomunitateak jakin arazi
du isuriak ez diola saneamentu sistemari eragin.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak zigor espedientea irekiko
dio Electroquímica enpresari, arrisku haundiko istripuen inguruko
dokumentazioa ez aurkezteagatik, baina, Industria Sailak jakitera eman
du erabaki honek ez duela azken istripuarekin zerikusik. Eusko Jaurlaritzak
mantenimentuko plan integrala eta istripu larrien arriskua ekiditeko
plana eskatu dizkio Electroquimicari eta bigarren hau hilabeteko epean
entregatu ez diolako irekiko dio zigor espedientea. Industria Sailak
jakin arazi du “jarraipen zehatza” egingo diola enpresaren
planari, kloro emisio gehiago ez gertatzeko.
M.A.A istripuan zauritutako langileak hobera egin du, baina, medikuek
obserbazioan edukitzea erabaki badute erreduren larritasuna eta tamaina
ikusteko.
Erremonteko
Binakako finala gaur
Ezkurra-Olazar
eta Zeberio-Auzmendik binakako txapelketako finala jokatuko dute gaur
Galarretan. Olazar eta Auzmendik aurreneko finala dute, eta Ezkurra-Olazarren
kasuan osaba-ilobak osatuko dute bikotea. Ez dago txapela irabazteko
faborito garbirik eta, eta zentzu horretan oso final irekia izango da.
Partidua 17:00etan da eta ETBk zuzenean botako du. Gaurko jaialdian
beste hiru partidu ere izango dira, 16:00etan hasita: Uterga-Gaztelu/Matxin
IV/Aizpurua II; Altuna II-Iriarte/Bereziartua-Lizaso; eta Iribarren-Urko/Sarasua-Badiola.
|
Ezker
Abertzaleak mintegia gaur
Ezker
Abertzaleak mintegia egingo du gaur urteko plangintzaren gainean. Mintegia
Biteri kultur etxean da eta 10:00etan hasiko da.
Pelota
Elkarte arteko txapelketa
Hernani, Usurbil eta Urnietako Pelota elkarteek txapelketa
berri bat antolatu dute eta gaur eguerdian aurkeztuko dute Urnietan.
Pelota Elkarte arteko txapelketa da, binakakoa, eta Herri arteko formula
bera izango du. Denera, 24 elkarte apuntatu dira eta hiru kategoria
izango dira: kadete, jubenil eta nagusiak.
Futbola
Hamaikak Bat-Hernani gaur
Hernanik Amaikak Bat taldearen kontra jokatuko du gaur Deban,
15:45etan. Hernani 15 garren dijoa 21 punturekin eta datozen partiduak
irabazi edo galdu garrantzitsua izan liteke sailkapenean gora edo behera
egiteko, talde asko baitago puntu gutxiren barruan. Hernanik partidu
onak egin ditu aurten, baina, bai bestelakoak ere eta irregular xamar
dabil. Amaikak Bat taldea, berriz, azkena da sailkapenean, baina, 15
puntu baditu.
Errugbia
Hernani-UPV Bilbao, bihar Landaren
Lehenengo buelta bukatu da eta etxean hasiko du bihar Hernanik
bigarrena. UPV Bilbao etorriko da Landarera eta partidua gogorra behintzat
izango da. Hernani bigarren postuan dijoa Durango liderraren puntu berdinekin
eta Bilboko taldea laugarren da.
Bestalde, Hernaniko taldeko 6 kadete eta 5 jubenil Getxon dira Euskal
Selekzioak deitutako kontzentrazioan.
Waterpoloa
Neskek gaur hasiko dute denboraldia, UPNAren kontra
Waterpoloko nesken taldeak gaur hasiko du denboraldia Iruñan,
UPNA taldearen kontra. Mutilen A taldeak ere gaur jokatuko du Iruñan
Osasunaren kontra eta B taldea izango da asteburu honeta etxean jokatuko
duena. Hernani B-k Urbaten kontra jokatuko du kiroldegian, eguerdiko
13:00etan hasita.
Boleibola
Lehen postuari eustera Galdakaora
Mutilen taldea lehen postuan dijoa boleibolean eta gaur Bizkaian
saiatu dira lehen postu horri eusten. Partidua 16:00etan da Galdakaon.
Bestalde, nesken taldeak Hernanin jokatuko du bihar Cantabriaren kontra
eta denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira, kiroldegian,
11:00etan.
Waterpoloa
Neskek gaur hasiko dute denboraldia, UPNAren kontra
Waterpoloko nesken taldeak gaur hasiko du denboraldia Iruñan,
UPNA taldearen kontra. Mutilen A taldeak ere gaur jokatuk
Musika
Hernaniko bi talde Andoaingo gaztetxeano
Astebukaera honetan Hernaniko bi taldek joko dute Andoineko
gaztetxean, Holidays in Bardulia Punk-Oi! musika jaialdian. Gaur, larunbata,
Afonia talde hernaniarrak arituko da talde hauekin batera: Des-kontrol,
Hell Beer, Special Crew, Jodete, Brigada Criminal, Corrosion Cerebral,
Emboskada, Never Surrender eta Barley Juice. Arratsaldeko 16.00etatik
aurrera izango dira kontzertuak. Atzo, Valium Generation Hernaniko taldearen
txanda izan zen eta Nuevo Catecismo Catolico, Kalekumeak, Ostiada Oi!
taldeekin batera egin zuten kontzertua.
Martindegi
Bertso afaria gaur
Maialen Lujanbio eta Andoni Egañak bertso afaria egingo
dute gaur Martindegin, auzo elkarteak antolatuta. Afaria Mendizabal
sagardotegian da, 20:30etan.
|