Jesus
mari gomez ‘txuso’ - Udal artxiboa
“Gure lana ez da artxiboa antolatzea bakarrik,
hau guztia herritarrei zabaltzea ere bada gure lana”
Jesus Maria Gomez, ‘Txuso’, Historian Lizentziatua eta
bere laguntzailea dira artxiboko langileak. Hernaniko Udal artxiboak
40.000 dokumentu ditu. Urtero 1000 bat kontsultei erantzuna ematen diete.
JESUS
Mari Gomez, ‘Txuso’, Hernaniko Udal Artxiboan hasi zen lanean
duela 8 urte. Udalak azkeneko 50 urteetan sortutako dokumentuak antolatzeko
beharra zegoela eta hasi zen artxiboan. Hala ere, ez da dokumentuak
ordenatzea egiten duen lan bakarra, artxiboan dagoen informazioa herritarrei
zabaltzea ere garrantzitsua dela uste baitu.
Zein
da artxiboan egiten duzun lana?
Gu 1996. urtean hasi ginen lanean. Azkeneko 50 urteetan Udaletxeko sail
bakoitzak ahal zuen bezala antolatu zituen sortutako dokumentu eta informazioa.
Egoera atasko batera iritsi zen eta irtenbidea eman behar zen, batez
ere Udalak berak, administrazioak, kudeatzen zuena bizkortzeko. Horiek
sailkatu eta deskribatzea da gure lana baina horretaz gain hemen daukagun
ondarea herritarrei erakustea eta zabaltzea ere bada gure lana. Horregatik
antolatzen ditugu hitzaldi eta erakusketak eta beste hainbat aktibitate.
Zer dokumentu aurkitu ditzakegu artxiboan?
1427tik hasi eta gaur arte Udalak sortutako dokumentuak daude artxiboan.
Badaude denboran salto batzuk, baina adibidez 1530tik gaur arte Udaletxeko
akta guztiak jasota daude. Horretaz gain, argazkiak daude, periodikoetan
Hernaniri buruz ateratzen dena jasotzen dugu eta Hernaniri buruz ateratzen
diren liburuak-eta jasotzen saiatzen gara.
Artxiboa nola erabiltzen da?
Artxiboa publikoa da eta edozeinek erabili dezake. Artxiboko informazioa
behar duenak interneten dagoen datu basean kontsulta dezake: www.irargi.org
helbidean dagoen BADATOR izeneko datu basean. Bestela hona etorri eta
galdetu eta eskatu besterik ez da egin behar. Urtean 1000 kontsulta
ingururi erantzuna ematen diegu, gehienak administrazioak berak eginikoak
dira baina, asko dira historialariek, unibertsitateko ikasleek edo publiko
orokorrak eskatutakoak.
Eta nola dago antolatuta?
Udal Artxiboa bakarra izan arren, bi multzo daudela esan dezakegu. Bata
fondo historikoa da, Fausto Arozenak antolatu zuen dokumentazioa, 1940-1945
urtera artekoa. Bestetik, fondo administratiboa dago eta 1940 urtetik
honako dokumentu administratiboak dira. Horrez gain argazki fondoa;
5.000 argazki eta irudiak gordetzen dira depositoetan
Gerra, sute, eta abarretan informazio asko galdu al da?
Hernaniko artxiboak duen ezaugarri aipagarriena da hainbat gerra eta
gorabehera pasa ondoren oraindik ere dokumentu oso zaharrak kontserbatzen
dituela. Adibidez 1332an carta fundacional de la villa, originala, galdu
egin zen Bandoen eta Ahaide Nagusien gerren ondorioz eta duela 100 bat
urtera arte ere gerra eta suteak izan dira bat baino gehiago. Hala ere,
dokumentu zahar asko kontserbatzen dira.
Zeintzuk dira zure ustez artxiboko harri bitxiak?
Artxiboko dokumentu zaharrenak bi pergamino dira, 1427 eta 1429 urtetakoak.
Kontserbatzen diren Hernaniko ordenantzarik zaharrenak ere aipatuko
nituzke, Hernaniko bizitza antolatzen duten arauak direnak, 1542koak
dira. XIVmendean Felipe II eta Carlos I erregeek sinatutako dokumentuak
ere badaude eta abar luza bat. Egia esan, Harri bitxiak badaude artxiboan
baina artxiboko edozein dokumentu lantzen hasi ezkero gauza oso interesgarriak
aurkitu daitezke.
Historia
pixka bat. Artxiboa berez, herria sortzearekin batera
jarri behar izan zen martxan, 1250 urte aldera, orduan hasi baitzen
Udala dokumentuak sortzen. Hala ere zehaztasun haundirik ez dugu
informazio eta data horren inguruan. Hernani historikoki herri gorabeheratsua
izan da eta horren ondorioz artxiboko dokumentuak galdu egin dira
behin baino gehiagotan. Adibidez, Erdi aroan Ahaide Nagusien eta
Bandoen gerra zela eta Hernaniko carta puebla originala galdu egin
zen; Aro Modernoan izandako sute eta harrapaketetan edo Karlistadatan
desagertu egin zen dokumentazioa.
Artxiboak arduradun ezberdinak izan ditu historian zehar. Horien
artean Fausto Arozena. Diputazioak XX.mende hasieran martxan jarritako
plan baten ondorioz 1940-1945 arteko dokumentuak sailkatu eta ordenatu
zituen. Fondo historiko bezala ezagutzen diren dokumentu horiek
1986garren urtean Biterira eraman zituzten. 2000garren urtean artxiboa
berriro ere Udaletxera pasa zuten eta gaur egun bertan jarraitzen
du. |
Zeberio
II eta Auzmendi erremonteko binakako txapeldun, finala goitik behera
dominatuta
40-25
irabazi zuten partidu hasieratik bentaja hartuta
ZeberioII
eta Auzmendik ondo ikasita eraman zuten lezioa eta finala atzean jokatu
eta erabaki zen atzo Galarretan. Hasiera hasieratik Koteto Ezkurra buruzgain
pasa eta Olazar bilatzera joan ziren biak eta hortxe egon zen partiduko
kakoa. Patxi Olazar gazteak ez zuen bere egunik onena izan eta Ezkurra
saiatu zen pelota ona harrapatu zuen aldiro, baina, bai Zeberio eta
bai Auzmendik oso partidu serioa jokatu zuten eta erraz nagusitu ziren.
Partiduko tantorik onenak Koteto Ezkurrak egin zituen, baina, asko arriskatu
behar izan zuen eta galdu ere dezente egin zuen.
Irabazleak
gustora
Partidu ondoren gustora zeuden irabazleak. Partidua espero zuten bidetik
joan zela esan zuten eta argi zeukatela Ezkurra jokoan ahalik eta gutxien
sartzea bilatu zutela. Patxi Zeberiok 3 garren txapela du hau eta Auzmendik
lehenengoa.
Jasota
bezala (Gutunak)
Irtenbide
posibleak bilatzea
Udal Kirol Patronatuko lehendakaria naizen aldetik Kiroldegiari zerbitzua
ematen dioten monitoreek idatzitako kartari erantzun beharra daukat.
Kiroldegiko erabiltzaileek jakin behar dute Patronatuak kontratatzen
dituela monitore hauek pertsonal fijoak eman ezin dituen ikastaroak
emateko. Egia, hilero kontratatu beharra ez da inoren gustukoa. Horregatik
proposatu genien ikastaroetako orduak eta sokorrismokoak akumulatzea,
eta horretarako nahikoa dute enpresa eginda. Proposamena pentsatu bitartean
sei hilabeteko kontratua egitea proposatu zitzaien, eta harritzekoa,
baina, beraiek bota zuten atzera, diotenez nahiago baitute kontratuak
hilerokoak izatea.
Kuriosoa da baita ere, nire ustez zentzuzkoa den proposamenaren erantzunaz
prentsa bidez enteratu beharra. Egia da despido karta jaso zutela, baina
ez bat, baizik eta asko, kontratua bukatzen zen aldiro, beharrezkoa
baita kontratu berria egin aurretik, eta berritzea inork ez du dudan
jarri.
Inork ez ditu lan baldintza kaxkarrak defendatzen, irtenbideak eskaintzen
ari baikatzaizkie. Ez diogu kanpoko enpresa arrotz bati subkontratatzen
monitore talde honek kondiziotan ematen duen zerbitzua, beraiei baizik.
Ezin dena da funtzionario egin nahi izatea astean 15 ordu igeriketa
emanda, eta hori edonork ulertzen du.
Elkarrizketarako pronto jarraitzen dugu eta nire bulegoko ateek irekita
jarraitzen dute. Bi parteen artean gustuko irtenbide bat bilatuko dugula
espero dut, Kiroldegiko abonatu eta kursilisten onerako, zerbitzu ona
merezi baitute, orain jasotzen ari diren bezalakoa.
Iñaki
Barrio
Udal Kirol Patronatuko
lehendakaria