Errugbia -Lehen Maila
Hernanik hasiera hasieratik hartu zion atzo neurria
Bilboko taldeari eta erakustaldia eman zuen Landaren
Bilbotarrak 0-3 irabazten hasi ziren, baina, Hernanik azkar eman
zion buelta partiduari hiru entsaio ia jarraian eginda. Hernani eta
Durango gelditu dira mailaz igotzeko lehen posturako borrokan.
Hernani
40
UPV Bilbao 3
Hernaniko jokalariak: Gorka Sarasola, Boli Seco,
Xente Olano, Illarramendi, Intxausti, Otaño, Apezetxea,
Lamayson, Hodei Holgado, Gurutz San Migel, Pintado, Xarobe, Ibai,
Ibon / Aldaketak: Txetos Azurmendi, Harkaitz, Borja Leon, Migel
Madzyk, Manex Casado, Urko Arruabarrena, Mikel Ezenarro.
Hernaniko entsaioak: Gorka Sarasolak 2, Aitzolek 1, Ibaiek 1,
Apezetxeak 1 eta Urkok 1. Transformazioak: Ibonek 5.
Bilbotarren zigor transformazioa: Xabik 1. |
Maila
ona eman zuen atzo Hernaniko errugbi taldeak, Gabonetako oporren ondorengo
lehen partiduan. Bilbok partidu gogorra eta zikina planteatuko zuela
jakina zen, baina, Hernaniarrek berea egin zuten eta ez zuten lan gehiegirik
izan bizkaitarrak menperatzeko. Aipatzekoak dira hernaniarrek linean
egindako zenbait jokaldi eta delanteroen arteko apoioak atzoko partiduan.
Taldeko arduradunek Kronikari esan diotenez akatsak ere izan ziren partiduan,
baina, gustora zeuden taldeak erakutsitako mailarekin eta lortutako
emaitzarekin.
Entsaio ederra
Sei entsaio egin zituen atzo Hernanik eta bigarren zatian egindako bat
ikusgarria izan zen. Aitzol Larrañagak zelai erdia egin zuen
baloiarekin eta ezin izan zuten bota. Kontra hankean harrapatu zuen
Bilboko jokalari bat barrura eta kanpora kiñu eginda eta hurrengoari
pasatzeko imintzioa egin, gelditu eta berriz ere korrika ekin zion,
eta entsaio dotorea lortu zuen.
Lehen
postua jokoan
Sailkapenean lehenengo gelditzen dena igoko da aurten mailaz eta bigarren
gelditzen denak igoera fasea jokatu beharko du. Oraingoz Hernani eta
Durango dira lehen posturako borrokan gelditu direnak, gainerakoak puntu
askotara baitaude.
Alzheimerra
eta bestelako gaitz kognitiboen
inguruko formazio kurtsoa emango da Hernanin
Urtarrilaren 19, 20, 21, 26 eta 27an da kurtsoa, arratsaldeko 16:00etatik
19:00etara, Biteri kultur etxean. Kurtsoa debalde da eta izena emateko
deitu 943 474182 (Marian Goenaga eta Ana Agirre).
Hurrengo
astelehenean hasita alzheimerra eta antzeko gaitz kognitiboak dituen
jendearekin ibili behar dutenentzako kurtsoa emango dute Hernanin, Lahar
elkargoak antolatuta eta Gizalde planetik diruz lagunduta. Formazio
kurtsoak zuzenduta daude Gipuzkoako entitate desberdinetan parte hartzen
duen jendeari, boluntarioei, zuzendariei eta abar. Kurtsoan nahi duenak
hartu lezake parte eta horretarako Lahar elkartera deitu behar da. 943
474182 telefonora deitu eta Marian Goenaga edo Ana Agirreren galdera
egin. Kurtsoa debalde izango da eta eskatzen dena da izena ematen duenak
kurtso guztian azaltzeko konpromezua hartzea.
Kurtsoa gaur zortzi hasi eta urtarrilaren 27an bukatuko da. Arratsaldetan
izango da, 16:00etatik 19:00etara.
Hernani,
Urnieta eta Usurbilgo pelota elkarteek klub arteko pelota txapelketa
antolatu dute 24 talderekin
Gipuzkoako 11 talde daude, 7 Bizkaikoak, 5 nafarrak eta 1 arabarra.
Kadete, jubenil eta afizionatuek jokatuko dute eta tanto gehien egiten
dituena pasako da aurrera.
Hernani,
Urnieta eta Usurbilgo Pelota Elkarteek antolatuta klub arteko txapelketa
jokatuko da hiru herri horietako frontoietan. Guztira Euskal Herriko
24 klubek hartuko dute parte eta kanporaketaka joango da txapelketa.
Kadete, jubenil eta afizionatu mailako partiduak izango dira eta hiru
partiduetan tanto gehien egiten dituen taldea pasako da aurrera. Alegia,
hiru partidutik bi galduta ere aurrera pasa liteke talde bat, tanto
gehiago egin baditu.
Herri arteko txapelketaren antza badu txapelketa honek, baina, herrika
jokatu beharrean klubeka jokatuko da. Gainera klub bakoitzak 2 fitxaketa
egiteko aukera izango du kanporaketa bakoitzean: hau da, parte hartu
behar duten 6 pelotarietatik 2 izan litezke beste klub batekoak.
Hernanik
egutegi zaila
Txapelketa urtarrilaren 16an hasiko da Hernaniko frontoia eta Leitza
eta Ortuellako taldeak neurtuko dituzte indarrak, gaueko 22:00etatik
aurrera. Hernaniko taldeak otsailaren 22an jokatuko du Intxaurrondoren
kontrako kanporaketa. Kanporaketa zail hau pasatzea lortzen badu Azkoitiaren
kontra jokatzea tokatuko zaio seguruenera Hernaniri eta ez da kontrario
samurra hau ere. Txapelketako finala apirilaren 4an izango da.
Hernani
Institutuak langileentzako ikastaroak antolatu ditu
Mekanika eta elektrizitate-elektronika ikastaroak dira. Astelehenetik
ostegunera 17:30-20:30etara.
Hernani
Institutuak langileentzako birziklatze ikastaroak antolatu ditu eta
13 ikastaroetan apuntatzeko tokia badago oraindik. Ikastaroak astelehenetik
ostegunera dira 17:30etatik 20:30etara eta maiatzera arte iraungo dute.
Bi arlotako ikastaroak dira: mekanika batetik eta elektrizitate eta
elektronika bestetik eta ikastaro guztiak Karmelo Labakan izango dira.
Fabrikazio mekanikoko ikastaroak: tolerantzien kalkulua, oinarrizko
metrologia, kontrol estatistikoa, CNC tornua, mekanizatu teknikak eta
CAD 2D. Elektrizitate-Elektronikako ikastaroak: Antena instalazioa,
automatismo elektroteknikoak, automatismo programagarri aurreratuak,
Instalazio domotikoak, Sistema domotikoen diseinua eta CAD elektrikoa.
Hamar
plaza bakoitzean
Ikastaro bakoitzean 10 plaza daude eta inskripzio orriak bete eta Agustin
Iturriagan entregatu ahala beteko dira tokiak. Informazio guztia ikastetxeko
web orrian dago: www.hernanibhi.com. Edo 943 551188 telefonoan.
|
Inzineradoraren
kontrako plataforma sortzeko bilera
Abenduaren 17an egin zen hitzaldiaren bidetik, zabor errausketaren kontrako
plataforma zabala sortzeko deia egin dute. Basuren gestioan eredu jasangarri
bat egiteko prest dagoen guztiari egiten diote dei bilerara azaltzeko.
Antolatzaileen hitzetan asmoa da plataforma zabal eta plural bat sortzea
inzineradorarik egin ez dezaten, ez Urnietan eta ezta Gipuzkoako beste
inon ere, “eredua arriskutsua, garestia eta jasanezina delako”.
Diotenez Urnietako herriak eman duen erantzunak “PNV-EA behartu
du inzineradora Urnietan jarri edo ez zalantzan jartzera eta bihar pentsatu
lezakete Hernanin edo eskualdeko beste edonon jartzea”. Bihar,
asteartea, 19:30etan Biterin.
Inzineradoraren
proiektua aztertzeko mahai ingurua
Bildu Hernani Plataformak antolatuta erraustegiaren proiektua aztertzeko
mahai ingurua dago etzi. Hizlariak dira: Xabier Landa, San Markos mankomunitateko
lehendakari ohia, eta gertu gertutik ezagutzen dituena zaborraren arazoa
bideratzeko planteatu ziren bide eta alternatibak; Gari Plazaola, Eguzki
talde ekologistakoa; eta Urnietako Arnasa plataformako kide bat. Mahai
ingurua asteazkenean da, Biterin, arratsaldeko 19:30etan.
Txotx
denboraldiari hasiera emateko jaialdia igandean
Igandean emango zaio txotx denboraldiari hasiera ofiziala Hernanin,
goizeko 11:30etatik aurrera Gudarien plazan, txalaparta eta bertsolariekin.
Urteroko moduan herri bat omenduko da, aurten Azpeitia. Joxe eta Xebastian
Lizaso bertsolariek egingo dute lehenengo txotxa eta ondoren jendeak
izango du sagardoa edateko aukera eta pintxoak ere egongo dira. Eguerdian
bazkaria da Itsasburun. Txartelak Aralar tabernan eta Haizea kortseterian.
Futbola
Hernanik
garaipen ona ekarri zuen Debatik
Amaikak Bat taldearen kontra jokatu du Hernanik larunbatean Deban eta
gogotik borrokatu behar izan dute hiru puntuak ekartzeko. Zelaia ez
zegoen batere kondizio onetan eta nekosoa izan da partidua. Azken minutuetan
sartutako penalti batek eman dio garaipena Hernaniri, 0-1.
Waterpoloa
Mutilen lehen taldeak irabazi eta bigarren taldeak eta neskek
galdu
Mutilen lehen taldea lider dijoa Euskal Herriko 2garren mailan. Larunbatean
9-10 irabazi zioten Osasunari Iruñan eta ez sofritu gabe. Bestalde
neskek galdu egin zuten ligako lehen partidua 11-4 eta mutilen bigarren
taldeak ere bai, 2-11.
Boleibola
Bi taldeek galdu egin dute, neskek erraz eta mutilek justu
Boleiboleko taldeek galdu egin dute asteburuan. Neskek 0-3. Jokoak:
17-25, 21-25 eta 8-25. Mutilen taldeak gogotik borroka egin zuen Bizkaian,
baina, Galdakaok hartu zion gaina 3-2. Jokoak: 24-26, 25-18, 16-25,
25-15, 15-8.
Xakea
Hernani A-k 3-1 hartu du menpean Zarautz
XAKE
txapelketa asteburuan hasi da Hernaniko taldeentzat eta lehen taldeak
3-1 irabazi dio Zarauzko taldeari, Gipuzkoako lehen mailan. Hernani
Bk, berriz, galdu egin du bigarren mailan, Añorgaren kontra 3,5-0,5.
Datorren astean Oreretan jokatuko du Hernani Ak Fomento taldearen kontra
eta etxean Hernani Bk Lasalleren kontra.
Mendiriz
Mendik eskiatzera irteera antolatu du hilaren 24 eta 25erako
Cauterets-era
irteera antolatu du Mendiriz Mendik 24 eta 25eko astebururako. Bidaia,
afaria, lo egitea eta gosariaren prezioak dira: 14 urtez gorakoentzat
55 euro bazkideek eta 65 euro bazkide ez direnek; 9-14 urte artean 45
euro bazkideek eta 55 euro bazkide ez direnek; eta 9 urte artekoak 35
euro bazkideek eta 45 euro bazkide ez direnek (prezio honetan ez da
forfaita sartzen). Izena ematea urtarrilaren 22a baino lehen egin behar
da eta 20 euro aurreratu beharko dira.
Eski ikastaroko bilera gaur
Bestalde eski ikastaroa ere antolatu du Mendiriz Mendik datorren astebururako
eta gaur egingo da bilera interesatu guztiekin, Mendiriz Mendin arratsaldeko
20:00etan.
Merkadiloa
irekita
Mendiko material merkadiloa gaurtik ostiralera arte egongo da irekita
Mendiriz Mendin, 19:30etatik 21:00etara. Aukera izango da jendeak salgai
jarritako materiala ikusi eta erosteko, Iturregi Plazan.
Erakusketa
berria gaur Biterin
Biteri kultur etxean erakusketa berria egongo da gaurtik datorren ostiralera
arte, Zuzeneko Elkartasuna taldeak antolatuta. Erakusketa arratsaldeko
18:00etatik 20:00etara dago.
|