2003 urtea

Urtarrilak 14

Asteazkena

Alea: 988

Kanposantua haunditu eta Elizatxoko urbanizazioa berritzea, aurtengo Udal inbertsio nagusiak
Latxunben piszinak egiteko eta tren apeaderorako irisbide mekanikoa jartzeko proiektuetarako partidak ere jasotzen ditu Gobernuaren proposamenak. Denera, 3.880.392 euroko inbertsioak egingo dira

Udal Gobernuak osatu du 2004rako Aurrekontuen proposamena. Aurrekontu osoa 20.118.763 eurokoa izango da eta horietatik 3.880.000 inbertsioak egiteko erabiliko da, 2003an baino ia % 16 gehiago. Proposamenaren arabera, inbertsio partidarik haundiena hilerria haunditzeko izango da, 1.200.000 eurokoa hain zuzen ere. Hala ere, aurreko Plenoak Alkateak adierazi zuen proeiktuak aldaketak izan litzakeela, herrian dagoen panteoi eskariaren arabera. Beraz, inbertsio partida era ez da oraindik erabatekoa.
Herri lan eta zerbitzu publikoetan planteatu dira inbertsio gehienak 3.880.000 eurotik 2.150.000 euro inbertituko dira sail horietan. Elizatxon (Oriamendi Kooperatiba) urbanizazioa berritu egingo da eta La Cumbren urbanizazioaren bigarren fasea egitea proposatu du Gobernuak. Antziola-Latsunbe enlazerako proposamen berria eta bidegorri sarea ere sartzen dira inbertsio proposamenean.

Grua berria
2004rako inbertsio proposamenak 38.000 euro aurreikusi ditu grua berria erosi eta zerbitzua martxan jartzeko. Lehenago, grua alkilatu egin zen, baina, problemak eman zituen eta enpresak ez zituen bere konpromisoak bete. Orain, proposamena aurrera ateratzen bada, Hernanik bere grua propioa izango du.

Proiektuak
Gobernuaren inbertsio proposamenak 354.000 euroko partida jaso du aurten zenbait obretarako proiektuak egiteko. Proiektu horietako bat Latsunbe inguruan piszina irekiak egitea da, eta bestea tren apeaderorako irisbide mekanikoa jartzea. Ikusteko dago eskailera edo beste formula bat izango den. Bestalde, Karabelen Olaeta plaza berritu eta Renfe ondoan aparkalekua jartzeko proiektuetarako partidak jasotzen dira. Sandiusterri eta Larramendi kale arteko zati hori nola egokitu aztertuko da baita ere. Urumea ertzak aisialdirako egokitzeko proiektua ere aurreikusten du Gobernuak. Merkataritzari dagokionez, Merkataritza Mahaia martxan da eta gai honi buruzko proiektua egingo da.
Joxan Rekondo Alkateak adierazi du aurrekontu proposamena dagoeneko Udaletxeko gainerako alderdien eskuetan dagoela beren aportazioak egiteko.

2004rako inbertsio nagusiak (eurotan)
Kanposantua
1.200.205
La Cumbreko urbanizazioa (bigarren fasea)
287.496
Grua zerbitzua
655.613
Bideak eta kaleak konpondu
38.000
Ingurugiroa 109.000
Berdeguneak eta parkeak
147.246
Kultura 143.497
Proiektuetarako inbertsio nagusiak: 354.000
Karobietako plazako urbanizazioa
Piszina irekiak egiteko proiektua
Bidegorri sarea
Herri bideen inbentarioa
Olaeta plaza berritu
Karabalen aparkalekua Renfe ondoan
Urumea bi aldeak egokitu
Merkataritza proiektua
Larramendi kale ondoa urbanizatu
Apeaderoran eskailera mekanikoa*


Ezker Abertzaleak Bergarako Eskaintzari buruzko hitzaldia antolatuko du bihar Sandiusterrin

Ezker Abertzaleak proposamena egina du indar abertzaleak elkarrekin joateko datozen Espainiako hauteskundeetan. Bihar, osteguna, Bergarako Eskaintza bezala ezagutzen den horri buruzko hitzaldia izango da Hernanin, Ezker Abertzaleak antolatuta. Hitzaldia, arratsaldeko 20:00etan da Sandiusterriko hitzaldi aretoan. .
Pedro Elizondo Elur-Txoriko lehendakari berria
Mikel Armendarizek, aurreko juntako lehendakariak adierazi du bai Batzarra eta bai urtea ondo joan direla . Larunbatean egingo dute kargu aldaketa.

Elur-Txori elkarteak igandean egin zuen urteko batzarra. Junta aldaketa urteko balantzea ziren puntu nagusiak. Pedro Elizondo izango da Elur-Txoriko lehendakari berria, datozen bi urteetan eta kargu aldaketa larunbatean egingo dute. Aterako den zuzendaritzak eta sartuko den berriak bazkaria egingo dute gero.
Azken bi urte hauetan Mikel Armendariz izan da Elur-Txoriko Juntako buru eta Armendarizen hitzetan, bai igandeko batzarra eta bai urtea oso ondo joan dira. Kaldereroak, San Joanetako Baserritar Eguna, Leitzako mendi ibilaldia, eta abar dira Elur-Txorik antolatzen dituen ekitaldietako batzuk. Testimonio gisa eta Leitzako mendi ibilaldiari dagokionez, Armendarizek azaldu du gogoan geldituko zaiola 2003 izan zela ibilaldi horretara emakume bat joan zen aurreneko urtea.

Mus txapelketa azken fasean
Elur-Txoriko mus txapelketa azken fasean sartu da eta aste honetan erabakiko da semifinalak zeinek jokatuko dituzten. Partidak, gaur, binaka: Garcia-Guardado/Yosu-Gorka; Karrera-Mitxelena/Paco-Arraras; eta banaka: Esnal/Ormazabal, Joxan/Gorka. Bihar, berriz, Arozamena-Lapazaran/Armendariz-Olazar (Martinez-Zubilaga libre) eta Burugain/Lopez; Lapazaran-Txatxon.


Guatemalari buruzko erakusketa ostirala arte zabalik Biterin
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara dago ikusteko aukera . Zuzeneko Elkartasuna ONGak antolatu du.

Guatemalari buruzko erakusketa antolatu du Zuzeneko Elkartasuna ONGak. Zuzeneko Elkartasuna taldea Guatemalako Fray Bartolomé de las Casas herrian lanean dabil 1996garren urtetik eta erakusketako argazkitan ikusi daiteke inguru hartan egindako lanak eta eguneroko bizitza. Horretaz gain, artisau lanak eta Zuzeneko Elkartasuna taldeari buruzko informazioa panelak ere badaude.

Emakumeekin lanean
Zuzeneko Elkartasuna batez ere Guatemala inguru horretako Adelina Caal Maaquin emakume taldearekin aritu da lanean hainbat alorretan: hezkuntzan, antolaketa lanetan, bizi kalitatea hobetzen laguntzen, etxeak eraikitzen, eta abar.

Mendiriz Mendiko azokan
aukera ostirala arte

Mendiriz Mendi Elkarteak bigarren eskuko azoka antolatu du 4garren urtez. Azokan mendiko materiala dago salgai: eskalatzeko materiala, botak, eskiak, motxilak, zirak, eta abar. Materiala erosteaz gain norberaren gauzak salgai jarri daitezke azokan, norberak nahi duen prezioan. Azoka urtarrilaren 16ra arte, ostirala arte, dago zabalik. Arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara, Iturregi plazako lokalean.

Zapatistei buruzko jardunaldiak
Zapatistei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte EZLNren altxamenduak 10 urte betetzen dituela gogoratzeko. Bihartik urtarrilaren 31a arte erakusketa izango da eta bertan Marcos komandantearen ipuinak eta Jon Zabaleta hernaniarraren ilustrazioak ikusi ahal izango dira. Erakusketa Andragoton, Biterin eta Itxaskin izango da. Urtarrilaren 16an diapositiba emanaldia izango da euskal brigadista batek Chiapasen egindako argazkiekin. Urtarrilaren 15etik aurrera dokumentalak proiektatuko dituzte: urtarrilaren 15ean, La rebelion zapatista; 22 eta 23an, Zapatistas, crónica de una rebelión ; 29an, Caminantes; 30ean, Los 20 y los 10, el fuego y la palabra. Diapositiba eta dokumentalen proiekzioak Andragoton izango dira arratsaldeko 20:00etan. Urtarrilaren 31n afaria eta DJ festa izango da 21:00etan Itxaski tabernan.

Hernanin euskeraz dagoen eskaintzari buruzko azterketaren datuak emango dituzte gaur Biterin
Udalak aginduta, SEI soziolisguistika elkarteak Euskaini izeneko azterketa egin zuen. Azterketa horrek Hernanin euskerazko eskaintza publikoa zenbatekoa den neurtzen du. Hau da, Hernaniarrek eguneroko bizitzan herrian bertan jasotzen duten hizkuntza eskaintza neurtu du SEIk. Ikerketa honen emaitzak Euskera Batzordean aurkeztu ziren abenduan eta gaur herritarren aurrean aurkeztuko dituzte. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da Biterin.


Inzineradorari buruzko
mahaingurua gaur

Bildu Hernani plataformak erraustegiaren proiektua aztertzeko mahaingurua antolatu du gaurko. Hiru hizlari arituko dira: Xabier Landa, San Markos Mankomunitateko lehendakari ohia, eta beraz zaborren tratamenduaren eztabaida guztian bete-betean parte hartu duena, Juan Mari Beldarrain, Eguzki Talde ekologistako kidea eta Arnasa plataformako kide bat. Mahaingurua arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin kultur etxean.

AMHER elkarte multikulturala jaialdia antolatzen ari da
BErtako eta kanpotik etorriak bildu nahi dituen AMHER elkarteak Jaialdi multikulturala antolatzeko lanetan ari da. AMHERek ostiralean bilera egingo du Biterin, gai hori aztertzeko. Elkarteak elkarrizketak izan ditu Udalarekin eta iniziatiba horren ondorioei buruz ere hitz egingo da bileran. Bilera arratsaldeko 19:30etan izango da.


Buelta lehenengo orrira