KZ
gunean 200 lagunetik gora pasa dira interneta erabiltzen ikastera, abendua
ezkeroztik
Gehiena 35-44 urte arteko jendea da eta lanean ari
dena . Arduradunen hitzetan jendeak ondo ikasten du internetean ibiltzen
eta oinarrizko kontzeptuak hartzen ditu.
Udal
GKZ Gunea joan den urteko abenduan jarri zen martxan Hernanin, jendeak
internetean nabigatzen eta ordenadorea ibiltzen ikasteko. Bi zerbitzu
ematen ditu: batetik jendeari ikastaroak ematen zaizkio, eta bestetik
gela bat dago ikasia praktikan jarri eta internetean ibiltzeko. Dagoeneko
200 lagunetik gora daude apuntatuta Hernaniko KZ gunean eta ikastaroetatik
150 lagun pasa dira. Arduradunen hitzetan jendeak interneta zer den
eta interneta manejatzeko oinarria hartzen du ikastaro hauetan.
Langileak
gehien
KZ guneko arduradunek emandako datuen arabera, zerbitzua erabiltzen
duten 204 lagunetik gehienak langileak dira, % 65. Langabezian daudenak
dira % 18; jubilatuak % 12 eta ikasleak % 5. Emakume eta gizonezkoak
erdi eta erdi dira gutxi gora behera. Adinari dagokionez 35-44 urte
bitarteko jendea da gehiena eta 25 urtetik 65 urtera bitartekoak dira
pasa diren ia denak.
Ikastaro hauetan parte hartu duten 150 lagunetatik hirutik bat emakumezkoak
dira bai oinarrizko ikastaroetan eta bai maila altuko ikastaroetan.
Herriz
herriko zerbitzua
Eguneroko martxan ordenadorea ibiltzeko aukerarik ez duen jendearentzat
Eusko Jaurlaritzak herriz herri jarri ditu KZ guneak eta dagoeneko Gipuzkoa,
Bizkaia eta Arabako ia herri guztietan dago zerbitzua. Debaldekoa da
eta erabili nahi duenak ez du KZ gunetik pasa eta izena eman besterik.
‘Noviembre’
pelikulak emango dio gaur hasiera Zine klubari, Biteri kultur etxean
Pelikulak ostegunero izango dira, gaueko 22:00etan
.‘Noviembre’ antzerki talde baten izena da, interpretazio
inprobisatua oinarri izango duena eta ikuslea pelikulako parte egiten
dute.
Zine kluba jarriko dute martxan Biterin eta erabat komertzialak
ez diren baina fama izan duten pelikulak botako dituzte. Pelikulak
ostegunean izango dira, 22:00etan.
Lehena,
‘Noviembre’
Gaur Achero Mañas zuzendariaren Noviembre pelikula botako dute,
Donostiako zinemaldian arrakasta haundia izan zuen pelikula. Antzerki
talde baten historia kontatzen du, kalean jendearekin interpretazio
inprobisatua bultzatzen duen antzerki talde batena. Antzerki independiente
eta libre bat aldarrikatzen du pelikulak eta ikuslea ere parte senti
arazten saiatzen da.
Urtarrilak
22
|
Bowling
for Colombine |
Urtarrilak
29
|
Mi
vida sin mi |
Otsailak
5
|
Hanna
K |
Bolako
Erregularitatea Hernanin hasiko da
Benta Berriko bolatokian izango da tiraldia eta Hernanitik 15 bolari
inguru aterako dira . Tiraldia goiz eta arratsalde izango da 11:30etatik
aurrera.
Aurten
Benta Berriko bolatokian hasiko da Gipuzkoako Erregularitate txapelketa,
bola denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenetakoa. Erregularitatea
urte osoko liga da eta 11 tiraldi ditu, Gipuzkoa osoko bolatokietan,
eta aurreko bederatzietan sartzen direnek Euskal Herriko txapelketan
sartzeko eskubidea dute.
Hernaniko bolariak iaz ondo ibili ziren Erregularitatean eta Migel Burugain
gelditu zen herrikotan aurrena eta Joxe Ugalde bigarren. Ibon Miner
ereñotzuarrak txapelketa irabazteko zori-zorian egon zen, baina,
lesioa medio, azkeneneko tiraldian aldegin zion txapelak.
Taldeka,
Elur-Txori
Joan den bi igandeotan Gipuzkoako taldekako txapelketa jokatu da bolan.
Zerainek errez irabazi zuen, bi tiraldietan 536 brila botata. Hortik
atzera gauzak estuago joan ziren: Sugurak egin zuen bigarren, 509 botata,
Urnietak hirugarren 506ekin eta Ategorrietak laugarren 501ekin.
Hernaniko taldeak aurten baino hobeto ibili izan dira. Elur-Txorik 7garren
postuan bukatu zuen 491 brila botata. CD Hernanik 8garren egin zuen,
462rekin, eta Ur-Mia 9garren gelditu zen 436 brilarekin. Ereñotzuko
taldeak aurreneko tiraldian oso ondo ibili zen eta 4 aurrenekotan sartu
zen. Bigarrengoan ordea, ezin izan zion maila horri eutsi.
Hernani-Easo,
mailari eusteko bidea
Hernani-EAsok
fuerte hasi du bigarren buelta eta mailari eusteko bidean da, denboraldi
hasieran nahiko lanak izan baditu ere. Aurreko asteburuan, Irastortza,
Iartza eta Gereñuk 4-2 irabazi zioten Burlatari. Berriz ere klabea
izan da Irastortza eta Iartzak binaka binaka irabazitako partidua. Hernani-Easo
ez dago, ordea, oraindik arriskutik kanpo eta pauso haundia litzateke
asteburu honetan Zaragozari irabaztea, bera ere mailari eusteko borrokan
baitabil.
Gipuzkoako ligan, berriz, Hernani KE aurrena jarri da Atletikori irabazita,
eta jardunaldi bakarra falta da igoera fasea hasteko.
Jasota
bezala (Gutunak)
Kiroldegiko
igerilekuko
monitoreak
Puntualizatu egin behar dugu urtarrilaren 11ean Barrio zinegotzi
jaunak gure lan egoerari buruz publikatu zuena.
1- Zinegotziak ahaztu egiten du Lan arloko Epaitegiak esan duela
kiroldegiko igeriketa monitoreak langile indefinituak garela.
Ez gara langile tenporalak, ez 3 hilabeterakoak eta ez sei hilabeterakoak.
2- Ez da egia beraz abenduan jaso dugun despidoa bat gehiago denik
beste askoren artean. Langile indefinitu deklaratu gintuztenetik
jaso dugun lehenengoa da. Udalak ezin du esan, esan digun moduan,
kontratu indefinitu bat bukatzen denik.
3- Ez dugu funtzionario izan nahi. Garena izan nahi dugu: langile
laboral indefinituak denbora partzialera. Nahi ez duguna da, hamairu
urtez igerilekuan lanean ari eta gero langile tenporal kontsideratzea
eta gure kontratazioa aldiroko politikoaren iritziaren gain egotea.
4- Egia da Udalak enpresa egitea sugeritu digula, igeriketa ikastaroetako
zerbitzua betetzeko. Proposamena aztertzeko datuak eman diezaizkiguten
zai gaude. Baizkoa ematea zerbitzuaren pribatizazioa onartzea
litzateke. Horregatik lehenago esaten genuena mantentzen dugu:
Udalak igerilekuko ikastaro zerbitzua pribatizatu nahi du. Eta
berriro diogu arrazoi bakarra kostea merketzea dela. Alegia, azkenean,
langileek kondizio okerragoetan lan egitea.
Dena dela, elkarrizketarako eta irtenbideak bilatzeko zabalik
jarraitzen dugu.
Ainhoa
Makazaga, Idoia Zubeldia, Mirari Goizueta, Monika Porto, Mikel
Fernandez. Kiroldegiko Igerilekuko langileak.
|