Euriteak
uholdeak eta karretera
mozketak eragin ditu
Ostiral gaueko 23:30etarako Landare parean Urumeak gainezka egin
zuen. Larunbata eguerdian urak altura nabarmena hartu zuen eta hainbat
karretera moztu egin behar izan zituzten.
Urak
hartu zituen atzo Hernani inguruko hainbat auzo eta karretera , azken
orduetan izandako euri jasak medio. Urumea ibaiak gainezka egin zuen
Landare parean ostiral gaueko 11:30ak aldera eta ordutik euri jasak
gelditu ez zuenez, larunbata eguerdirako urak altuera nabarmena hartu
zuen Hernaniko hainbat puntutan.
Karabelen bizilagunek kotxeak atera behar izan zituzten auzotik, urak
altura haundia hartu zuen-eta. Portu auzoan urak ez zuen plaza hartu
baina auzoko zelai eta baratzetara iritsi zen ura. Elorrabin ere urak
altura haundia hartu zuen eta Eziago poligonoko hainbat enpresetara
ere iritsi ziren uholdeak. Landare eta Zubipen urak altura izugarria
hartu zuen atzo eguerdian, eta Zubipeko direktibak esandakoaren arabera
ura bulegoetara ere sartu da.
Karreterak
moztuta
Atzo hainbat karretera moztu zituzten. Arano eta Goizueta aldera joateko
karretera moztuta zeuden Fagollaga eta Abaño parean. Astigarragara
joateko karretera eta Ergobira joateko bidea ere moztuta egon ziren.
Jauregitik Santa Barbarako bidea ere moztuta zegoen.
Arratsaldeko 15:00ak aldera urak behera egin zuen baina arratsaldeko
18:00ak arte itsasgora espero zenez, arratsalde partean ere adi egoteko
deia egin zuten.
Bildu
Hernanik bilera deitu du euskara eta kulturaren inguruko taldeekin
Asteazkenean 19:30etan, Larramendi kaleko 11garren zenbakiko bajuan
Udal
aurrekontuak direla eta Bildu Hernanik bilera bat antolatu du kultura
eta euskararen inguruko herriko taldeekin. Bilera irekia da herriko
edozein pertsona edo talderentzat eta bertan hitz egingo da, egungo
egoeraz eta beharrak eta proposamenak jasoko dira. Bilera asteazkenean
izango da arratsaldeko 19:30etan Larramendi kaleko 11garren zenbakian.
Jasota
Bezala (Gutunak)
Igeriketako haurren gurasoak.
Tristea iruditzen zaigu gure haurren monitoreak Udalak Langile Tenporal
kontsideratu izana, hamahiru urtean igerilekuan aritu eta gero (hilero
hilero kontratuak sinatuz). Monitore hauek borrokan ari dira langile
laboral indefinituak izateko, hau da, lanpostu duin baten alde. Hori
dela eta, arduragabekeria eta langile ororen aurkako errespetu falta
ikaragarria dela deritzogu Udalak esatea monitore hauek Hernaniko Udal
Kirol Patronatuaren aurkako zentzugabeko gatazka batean daudela.
Kiroldegiak, eskaintza hobe ezina delakoan, monitore hauei eguneko 15.000
pta (90 €) irabazteko aukera eman omen die. Hala ere, Kirol Patronatuko
Lehendakariak dio monitore hauek eskaintza ez dutela onartu. Zergatik?
Agian, igerilekuko monitoreek dioten bezala eskaintza formalik iritsi
ez zaielako, ala agian dagokiena ez dietelako onartu nahi? Lan Arloko
Epaitegiak Langile Indefinituak direla erabaki du.
Guk, bazkide eta haur hauen gurasook, asko eskertzen dugu Patronatuak
kirol zerbitzu on bat izateko egiten duen ahalegina. Kalitatezko zerbitzu
bat emateko ezinbestekoa da monitore on baten lana. Gure ustez monitore
hauen lana oso egokia da, gure seme-alabek ez dute izango zalantzarik
eta hamahiru urtez kontratua berritu izanak ere zer edo zer adierazten
du.
Denon onerako beraz, pertsona hauek gure artean lan baldintza duinetan
egotea nahi genuke.
Mikel
Jon Garmendia, Ana Belen Talon, Nerea Gereño eta beste 145 guraso.