2004 urtea

Urtarrilak 26

Astelehena

Alea: 999

“Bizkarreko mina izan eta aspirina edo antiinflamatorioak hartzeak ez du balio, jatorrira jo behar du eta hura konpondu”
Marmier mediku kiropraktikoak hitzaldia eman zuen ostegunean Jubilatu Etxean, eta jende asko izan zen. Bizkar hezurra ondo izatearen garrantzia azaldu zuen, “sistema nerbioso guztia bertatik pasatzen delako”.

Lehengo ostegunean gela betean eman zuen hitzaldia Michael Marmier mediku kiropraktikoak, Hernaniko Jubilatu etxean. Bere hitzetan burmuinean sortzen den elektrizitate edo energia gorputz guztira banatzeko zeregina du bizkar hezur muinak eta bizkar hezurra gaizki bada arazoak gorputzeko alde batean edo bestean azaldu litezke. Gaizki konpentsatutako bizkar hezurrek gorputza poliki-poliki okertzen omen dute eta denborarekin etortzen omen dira arazoak, garaiz konpondu ezean.

Bizkarreko minak
Bizkar hezurra ondo bada, bertikala behar du eta kurbatura jakin batekoa, golpeak ondo amortiguatu ditzan. Bertebrak ondo badaude nerbioak libre joaten dira, baina, nerbio bat harrapatzen duenean izaten dira minik gehienak, eta hau askotan gertatzen da bertebra arteko diskoren bat atera egiten denean. Marmierren hitzetan bertebrak eta bizkar hezurra bere onera ekarri behar dira nerbioa libratzeko eta elektrizitate sarea ondo funtzionatzen jartzeko. Mediku kiropraktikoak esan zuen minik ez izateak ez duela esan nahi bizkar hezurra ondo dagoenik eta denborarekin ondorioak nozitu litezkeela esan zuen eta luzera txarrera egiten duela ondo sendatu gabeko bizkar hezur batek. Bizitzan jaiotza bertatik omen daude bizkar hezurra aldrebesteko motiboak eta hori lehenbailen sendatzearen garrantzia ere azpimarratu zuen. Noizbehinka txekeoak egiteari komenigarria irizten
dio.


Txarrena ordenadorea
Bizkarrarentzat ona eta txarra zer zen ere azaldu zuen Marmierrek Jubilatu etxean. Esertzean hankak ez gurutzatzeko esan zuen; gidatzerakoan bizkarra zuzen eramateko eserlekuaren kontra apoiatuta; zutik lanean ari direnek hanka bat taburete baten gainean jartzea komeni zela adierazi zuen, bizkarra zuzen mantentzeko eta eserita lan egiten dutenek hankak aidean badituzte ere taburetea jartzeko esan zuen; etxeko enkarguak egiten dituenak pisua bi eskuetan konpentsatzea komeni zela ere esan zuen dena batean eraman gabe; eta lotarako orduan auspez inoiz ez eta koltxoi gogorrean egin behar omen du. Bizkar hezurrarentzat ofizio txarrena bulegokoa omen da, ordenadore aurrean egon beharrekoa eta posturei erreparatu eta ikastea komeni zela esan zuen. Eman zituen gomendio batzuk ere: egunero ibiltzeko, ur asko edateko, bizitza sedentarioegia ez egiteko eta abar.


Zortzi toneladatik gora janari bildu dira Saharako kanpamenduetara bidaltzeko

Txema Mercadok adierazi du Sahara janariz laguntzeko kanpainak arrakasta haundia izan duela n Bihar da Biterira janaria eramateko azkeneko eguna

Urtarrilean zehar Sahara janariz laguntzeko kanpaina jarri zuten martxan Udalak, ikastetxeek, Saharako haurrak etxean hartutako familiek, Eliza Ebanjelikoak, Eliza Katolikoak eta kooperazio taldeak. Orain arte 8 toneladatik gora janari bildu dira eta Txema Mercado zinegotziak adierazi duenez oso pozik daude jasotako erantzunarekin, baina horrekin batera adierazi du zoritxarrez Saharako kanpamenduetan dagoen beharra haundia dela eta janari gehiago bildu beharra dagoela.
Janaria biltzeko epea bihar bukatzen da eta Biterira eraman behar da. Jasotzen den janaria da: garbantzuak, lentejak, babarrunak, arroza, olioa eta batez ere atuna eta esne hautsa. Garbantzuak, lentejak eta babarrunak lehorrak behar dute izan.
5 tona eta erdi hirina
Jasotako janaritik 3 tonelada Hernaniko partikularrek, ikastetxeek eta elkarteek emandakoa da. Horretaz gain Hernaniko panifikadorek tonelada eta erdi hirin eman dute eta beste hiru tonelada lortu dira Nafarroan eta Errioxan. Hirinarekin saharauiek ogia egin ahal izango dute denbora luzerako.
Janari guztia biltzean Martutenera eramango dute, bertan baitago almazena. Dena kamioietan sartuko dute eta konboi batean Saharako kanpamenduetara eramango dute.


Boleibola
Mutilen taldeak erraz irabazi, eta neskek gerra emanda galdu

Lehen bi taldeek jokatu dute joan den asteburuan eta emaitza desberdinak lortu dituzte. Mutilen taldeak 0-3 irabazi du Corrales Justina Cantabriaren kontra. Borja Martin, Agustin Olano, Iñigo Aizpurua, Jon Arca, Lauri Matias, Luis Salvo, Fermin Almandoz, Tai Yang Alvarez eta Alai Zubimendik jokatu zuten eta bi taldeen arteko desberdintasuna argi gelditu zen. Jokoak: 16-25, 20-25 eta 16-25. Nesken taldeak, berriz, galdu egin du Mungiaren kontra 1-3. Joko onak jokatu zituen Hernaniko taldeak, baina, beste joko batzuetan behera egin zuen taldeak eta ezin izan zuten partidua irabazi. Garoa Gonzalez, Maika Moriche, Uxue Contreras, Ainara Mujika, Itxaso Rodríguez, Saioa Garcia, Nahikari Apezetxea, Ainara Zuaznabar, Idoia Artuzamonoa, Alazne Benitez eta Maitane Gonzalezek jokatu zuten. Jokoak12-25, 13-25, 25-19 eta 18-25.


Ipui kontalaria gaur
Lur Korta ipui kontalaria izango da Biterin. Umeentzako ipuiak kontatzen ditu Kortak, 17:30etan 3-4 urteko umeentzat eta 18:00etan 5-7 urtekoentzat kontatuko ditu.

Xakea
Hernani A nagusi

Xake partidua jokatu dute Hernaniko bi taldeek asteburuan. Hernani Ak 3-1 irabazi dio Fortuna B-ri eta honekin jokatutako hiru partiduak irabazi dituzte hernaniarrek. Fernando Esnaola, Breogan Estevez, Isidro Esnaola eta Mikel Apezetxeak jokatu dute. Hernani B-k bestalde 2-2 berdindu du Grosen kontra. Jokalariak Magi Ijurko, Txema Orellana, Iosu Arrieta eta Ioritz Oses izan dira.

Gimnasia erakustaldi bizi eta koloretsua
Hernanik 78-70 galdu zuen Zarautzen kontrako partiduan. Partido osoan zehar nahiko berdinduta ibili ziren bi ekipoak, baina partiduko azkeneko zatian zarauztarrek aurre hartu zieten hernaniarrei. Ligilla bukatzeko hiru partidu falta zaizkie orain, eta helburua da hirutik bi partidu irabaztea igo ahal izateko.

Elizatxo Elkartea
Urteko batzarra egin zuten igandean

Elizatxo Elkarteko asanblea egin zuten joan den igandean. Bertako puntu nagusietako bat izan zen presidente aldaketa. Iñaxio Goñi izan da orain arte elkarteko presidentea eta orain Andoni Perez Vacasi utzi dio kargua. Horretaz gain Matilderi, 25 urtean bertako garbiketa lanak egin dituen emakumea, eskerrak emateko opari bat egitea erabaki zuten asanblean. Matilde jubilatu egin da eta bera eta bere senarrari Tenerifera joateko bidaia oparitzea pentsatu dute.

Mahai Tenisa
Astebukaera ezin hobea hernaniarrentzat
Bi zita izan dituzte hernaniarrek astebukaera honetan. Larunbatean Gipuzkoako ligako igoera fasea jokatu zen kiroldegian. Bi ekiporen aurka aritu zen Hernaniko taldea eta bien aurka irabazi zuten: Etxadi Cren aurka 4 eta 1 eta Atletiko S.S.ren kontra 4 eta 0. Ondorioz kanpeonatuko txapeldunak izatea lortu dute hernaniarrek bigarren urtez segidan. Hernaniko taldearekin jokatu zuten jokalariak izan ziren, Zuhaitz Irastorza, Iker Labarga eta Aitor Albors. Baina ligako beste faseetan ere egon dira beste jokalari batzuk garaipena lortzen lagundu dutenak: Urtzi Kalonje, Alex Gomez eta Txema Aragones jokalariak dira horiek.
Igandean Natacion Pamplonaren aurka jokatu zuten Antonio Varelak, Ion Iartzak eta Zuhaitz Irastorzak eta emaitza 4 eta 0 izan zen Hernaniko ekipoaren alde. Garaipen honekin klasifikazioan aurretik jarri dira aberaje hobea lortu dute-eta.

Buelta lehenengo orrira