Karabel
eta Portu arteko bidean espaloia jartzea da, auzoek Udalari egindako
eskarietako bat
Auzotarrak elkarteak auzoen beharrak azaldu dizkio Udalari, aurrekontu
publikoak osatzeko egindako bileran. Autoentzako aparkalekuak egin eta
egokitzea da auzo askok ekatu dutena.
Udala
aurtengo aurrekontua prestatzen ari den garai honetan, herriko auzoei
beren beharrak azaltzeko eskatu die, eta auzo elkarte gehienak biltzen
dituen Auzotarrak elkarteak auzoz auzoko eskaria egin du: Karabel, Sorgintxulo,
Antziola, Santa Barbara, Akarregi eta Latxunbek egin dute eskaria. Tartean
badira egokitzeko eskariak eta proiektu berri eta haundiagoak ere bai.
Gero eta auto gehiago dagoen honetan, nabarmena da auzoetako arazoetako
bat kotxeen aparkalekuarena dela, auzo gehienek baitute horrekin lotutako
eskariren bat. Jendea oinez ibiltzen den inguruetan espaloia jartzeko
eskariak ere badaude: Karabel eta Portu arteko bidean, eta Galarretatik
Urnietarako bidean adibidez.
Auzoek
udalari egindako eskaerak
Karabel
- Aparkalekuak behar dituzte eta proposatzen duten tokia da Apeaderoko
tuneletik Balantxako tunelera dijoan baratza tartea.
- Balantxako aldapan argiak jartzea eskatu dute eta tren apeaderoko
tunel kanpokaldea asfaltatzea.
- Karabelgo elkarteak aspalditik eskatzen duena da auzoa eta Portu
auzoa elkartzen dituen bidean espaloia jartzea, jende asko ibiltzen
baita paseatzen. Auzotik Eguzki baserrirainoko tartean espaloia
jartzea ere eskatu dute.
- Ibaiondo industrialdean egin duten oinezko bidea Karabelgo zubiarekin
elkartzea.
- Urumea ibaia dragatzea.
Sogintxulo
- Aparkamentuak behar dituze eta futbol kanpo ondoan dauden terrenoetan
jartzea proposatu dute.
Santa Barbara (Arrigoainpea)
- Kotxeentzako bidea nahikoa ez dela eta irtenbideak eskatzen
dituzte.
- Aparkalekuak egoki jarri eta seinalizatzea eskatzen dute.
- Auzoko leku batzuetan garbiketa ez dela egiten diote.
- Elektrizitate sarea oso zaharkitua eta egoera txarrean dagoela
diote.
- Elkarteko lokala haunditzea eskatzen dute eta aukerak badaudela
diote.
- Arrigoainpeatik Marieluts Txikirako bideari irtenbidea ematea
eskatzen dute, egoera oso txarrean dagoela-eta.
- Harrobia egokitzeko lanetan Udalak esku hartu behar duela diote,
garbitasunari dagozkion normak betetzeko.
- Pilak birziklatzeko kontainerra eta ontzientzako horia falta
direla diote.
- Langile ikastolako arbolak kimatzea eskatzen dute.
- Auzoan akanpada librea egiten dela-eta keja dira: txabolismoa,
zikinkeria, arratoiak, kiratsa, txerri eta txakurrak libre, ibilgailuak
nonahi eta “zalantzazko jarduerak”.
- Trafikoa asko igo dela eta, eskatzen dute Laubidietan:
a) Infrakzioak eta ondorioak zaintzea.
b) Semaforoa ondo zaintzea.
c) Peatoiek eta auzora dijoazen kontxen zain egoteko denbora arintzea.
d) Eskolarrak eta zebra bidea markatuko dituen seinaleak jartzea.
- Urnietara eta Galarretara joateko espaloia jartzea.
Akarregi
- Poligonoko obrei jarraipena egiteko eskatzen dute, konstruktoreak
normak betetzerako orduan utzikeria haundia dutela eta.
- Obren ondoren auzoa ostazen duten etxeen ingurua egokitzea.
- 12garren portal ondoan kontenedore horia jartzea.
Latxunbe
- Marieluts eta Latxunbe arteko iturriek ura etengabe botatzen
dute eta txakurrek eta umeek leku beretik edaten dute.
- Urbietatik Latxunberako arranpan pareta dago eta bere garaian
Udalak harriz forratuko zuela esan zuen eta oraindik ez da egin.
- Aparkalekuak garajeetan tapoiak sortzen ari dira.
- Auzoko farmazia aldetik autoz ateratzeko arazoak daude, trafikoa
dela eta.
- Tiro kanpoak arazo izaten jarraitzen du.
Antziola
- Etxeberrirako bialean argiak jartzea eskatu dute eta aparkamentuetako
marrak margotzea. |
Abizenak
euskeraz jartzeko kanpaina
Buruntzaldeko Euskera Batzordeek euskerako idatzi-orri
ereduak zabaldu dituzte.
Buruntzaldeko Euskara Batzordeek Abizenak euskeraz, oso errez kanpainaren
berri eman zuten atzo, Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean. Ekintza
horren helburua da herritarrei erakustea abizenak euskeraz jartzeko
zein pauso eman. Guztira, 1.740 esku orri eta 242 kartel argitaratu
dira. Kanpaina bereziki 18-19 urtekoei zuzendu zaie, edade horrekin
berritzen baita Nortasun Agiria. Adin tarte horretakoa ez denak Euskera
Zerbitzuan du informazio guztia.
Buruntzaldeko Euskera Batzordeek Idatziak liburua ere banatu dute. Idatziak
euskerazko idatzi-ereduak ematen ditu erreklamazioak egin, doluminak
eman, gonbitak, Udalarekiko harremanak eta abar egiteko. Liburua Debagoieneko
udalek egina da eta Hernanin 1.000 ale banatu dira. Nahi duenak Euskara
zerbitzuan du.
BDX
Saxofoi Laukotea gaur Milagrosan
Gaur
arratsaldeko 19:00etan n Judith Montero, Esteban Vila Tormo, Jose Luis
Garcia, Vincent Minguet eta Sue Wang dira saxofoi joleak.
Gaur saxofoi kontzertua eskainiko du BDX saxofoi laukoteak. Laukotea
osatzen dute, Judith Montero hernaniarrak, Esteban Vila Tormo valentziarrak,
Jose Luis Garcia murtziarrak eta Vicent Minguet valentzirrak. Laukoatearekin
batera Sue Wang saxofoi jole txinatarra izango da eta erakutsiko du
saxofoiarekin musika herrikoi txinatarra ere jo daitekela. Judith Monterok
adierazitakoaren arabera hori izango da kontzertuko alde interesgarriena.
Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da Milagrosan.
Bordelen sortutako laukotea
Gaur kontzertua eskainiko duten saxofoi joleak Bordeleko kontserbatorioan
egin zuten topo. Musikari guztiek saxofoi goi mailako ikasketak bukatu
ondoren Bordelera joan baitziren ikasketetan sakontzera.
|
‘Mi
vida sin mí’ Biteriko zine klubean gaur
Biteriko zine klubean ‘Mi vida sin mí’ pelikula botako
dute gaueko 22:00etan. Isabel Coixeten pelikula honetan emakume baten
egoeraz hitz egiten da: gauez garbitzaile lana egiten du, senarra langabezian
dauka, bi seme alaba ditu eta karabana batean bizi da. Bere bizitza
aldatu egiten da mediku errekonozimendu baten ondorioz eta orduan bizitzaren
gozamena deskubritzen du.
‘Caminantes’ pelikula gaur Jardunaldi
zapatisten barruan
Zapatismoari egiten ari diren jardunaldiak direla eta, gaur Caminantes
dokumentala botako dute, Andragoton arratsaldeko 20:00etan. Pelikularen
zuzendari eta gidoilaria Fernando León de Aranoa da, Familia,
Barrio eta Los lunes al sol pelikulak zuzendu dituena, besteak beste.
Caminantes dokumentala Mexikoko herri txiki batean kokatzen da, 2001garren
urtearen hasieran. Garai horretan EZLNk martxa hasi zuen herri indigenen
eskubideak aitortzea aldarrikatzeko. Dokumentalean martxa honi buruz
aritzen da, baita duela urte asko Lacandona Mexikoko oihanean hasi zen
mugimenduaz ere.
3/4 plataformaren kontzentrazioa gaur
Hiru laurden plataformak kontzentrazioa du gaur kondenaren hiru laurdenak
beteak dituzten preso hernaniarrak askatzea eskatzeko. Arratsaldeko
19:00etan Plaza Berrian
Olio
biltzea gaur
Olio erabilia eta gai bereziak biltzeko eguna da gaur. Ereñotzun
16:00etatik 16:20ra eta Urbieta kalean 16:30etatik 19:30eta.
AMHER
elkarteak bilera bihar
Bertan jaioak eta kanpotik etorriak biltzen dituen AMHER elkarte multikulturalak
bilera du bihar, arratsaldeko 19:30etan. Hileroko bigarren eta laugarren
ostiraletan egiten ditu bilerak AMHER taldeak eta irekiak dira parte
hartu nahi duten guztientzat.
Jasota
Bezala
Kasko
historikoa berritzeko lanak bete betean dauden honetan, uste dut behar
duen gogoetarik eskaini ez zaion gertaera baten aurrean gaudela. San
Juan Bautista Parrokiari erantsitako etxea bota eta berria egiteari
buruz ari naiz.
XIXgarren mendeko bigarren erdialdean eraiki zen etxea, eta jarraian
dagoenarekin batean plaza osatu eta “Tilosetako” pasabidea
“konpondu zuen”, zalantzan jartzeko moduko pasadizo baten
bidez: inkomodoa, insegurua eta osasunaren kontrakoa, batez ere jende
asko dabilen garaietan.
Diogun etxea botatzearen ondorioz, orain arte ikusi gabeko irudiak ikuspuntu
eta perspektiba desberdinetatik ikusi eta gozatzeko aukera daukagu,
eta pentsa arazten digute Parrokiari erantsitako etxe horrek sekula
ez lukeela existitu behar.
Administrazioak sekulako aukera izan du eta dauka Hernaniko bi espazio
esanguratsuenak lotzen dituen konexioa edertzeko.
Ziur nago gaur egun, moda eta tendentzia urbanistikoak alde batera utzita,
inori ez litzaiokeela bururatuko etxe hori eraikitzea eta "Tilosak"
eta "Plaza" elkartzen dituen bide zabal eta eder hori itotzea.
Oso posible da duela 140 urte egin genuen akatsa berriro ere errepikatzea.
J.C.
Izagirre Zaldua
*Erredakzioan euskeratua. Hemendik aurrera gazteleraz
jasotako gutunetan adierazi egingo da erredakzioan euskeratu direla.
Gogoratu gutuna 1.000 karaktere baino gehiagokoa bada, erredakzioan
laburtuko dela.
|