|
2003 urtea |
Urtarrilak 5 |
Astelehena |
Alea: 981 |
Futbola Astebukaera
honetan etxean jokatu du Hernanik bai Gorengoen ligan eta bai Emakumezkoen
ligan ere. Emakumezkoen taldeak larunbat arratsaldean jokatu zuen Zubipen
eta Usurbileko taldea izan zuen aurrez aurre. Hernanik 3 eta 0 irabazi
zuen. Aurreneko gola Itsasne Alkainek sartu zuen eta gainontzekoak Olaia
Eizagirrek. Hiru golak bigarren zatian izan ziren: bata zuzeneko falta
izan zen, bestea jugadakoa eta beste penaltiz sartutakoa. Taldeko entrenadorea
den Marcos Trejok Kronikari adierazi dionez Hernanik ondo jokatu zuen
eta taldeak kontratake onak egin zituen. Gorengo
taldeak berdindu, Ordiziaren kontra Iñaki
Loiarte onena Hernaniko ehiza txapelketan Iñaki Loiartek irabazi du Hernaniko 25garren ehiza txapelketa. Joan den urteko txapelduna da Loiarte eta aurten ere lehenengo jardunalditik erakutsi du nagusitasuna. Bi igandeetan 4 faisan eta 8 eper bota ditu Loiartek eta 1.216 puntu lortu ditu. Juan Antonio Beraza nahiko gertu gelditu da txapeldunetik. Berazak 1.108 puntu lortu ditu eta guztira 7 faisan eta 4 eper bota ditu. Hirugarrena Asier Arrizabalaga izan da, 1.013 punturekin, eta berak bota du txapelketako oilagor bakarra. Gainera Arrizabalaga gelditu da junior kategorian lehenengo. Laugarrena Iñaki Mendizabal izan da eta beteranorik onena Jose Luis Diez. Sarituak klasifikatuta daude hilabete honen bukaeran Urnietan jokatuko den zonaldeko txapelketarako. 61
faisan eta 72 eper Hernaniko Udalak Urumea garbitu nahi du Hernaniko Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailari eskatu dio Urumea errioa garbitzeko. Urumea azkena garbitu zutela badira 10 urte, eta orduzkero errio ertzak eta hondoa betetzen ari dira pixkanaka zuhaixka, hondar eta harriz. Udalak adierazi duenez, sedimentu horrek traba jartzen dio ibaiari bertan pasatzeko, eta uholde arriskua haunditu egiten du. Udalak ez dauka konpetentziarik gai honetan, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio 4 urtean behin errioa garbitzeko. |
Errege
Magoak gaur datoz karrozan |