2003 urtea

Urtarrilak 7

Asteazkena

Alea: 982

Mendiriz Mendik 26 mendi irteera antolatu ditu heldu eta umeentzat 2004rako
Helduentzako lehen ibilia igandean da, Donostiatik Pasai San Pedrora eta gaztetxoentzakoa urtarrilaren 18an Loatzo Mendira n Mendiko material merkadiloa hilaren 12tik 16ra da eta gauzak ostirala arte utzi litzake.

Mendiriz Mendik urteko egutegia atera berri du eta 26 irteera izango dira, zailtasun desberdinekoak. Badira irteerak hemen inguruan, pirineoetan, Alto Carrion aldean eta beste hainbat mendietan. Irteeraz gain zerbitzu zabala eskaintzen du Mendiriz Mendik: Mendiko federatu egiteko aukera; liburuak, mapak eta abar ikusteko bidea; ikastaroak; diapositiba gela erabiltzeko aukera; eta mendiko materiala alokatzeko modua (kranpoiak 3 euro, pioletak 3 euro, fondo eskiko ekipoa 4 euro, raketak 4 euro eta ortovox-a 7 euro).

Mendiko material azoka
Datorren astelehenetik ostiralera bigarren eskuko mendiko material azoka egongo da Mendiriz Mendin bertan. Nahi duenak utzi lezake materiala hilaren 9a baino lehen eta txartel bat jasoko du. Saltzen bada dirua hilaren 19tik 23ra jaso beharko da Mendiz Mendin eta saltzen ez dena otsailaren 6a baino lehen jaso beharko du jabeak. Merkadiloa arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara egongo da irekita materiala ikusi eta erosi nahi duenarentzat.

Eski ikastaroak urtarrilean
Urtarrilaren 17-18ko astebururako fondo eta alpino ikastaroa antolatu du Mendiriz Mendik, urtero egiten duen gisan. Izen ematea astelehen, ostegun edo ostiraletan egin liteke Mendiriz Mendin bertan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Interesatuta daudenek urtarrilaren 12an egingo dute bilera, arratsaldeko 20:00etan elkarteko bulegoan. Bilera horretan azalduko dira ikastaroaren prezioa, ordutegia, eta bestelako zehaztasunak eta jendeak dituen dudak argitzeko ere balioko du.

Bi irteera datozen bi asteburutan
Datorren iganderako helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik Pasai San Pedrotik Donostiara. Bidaia itsasoa ikusiz egiten da bide askoan eta paraje zoragarriak daude inguru horretan. Irteera Hernaniko Apeaderotik egingo da goizeko 08:30etan. Izen emateko epea bihar bukatuko da.
Bestalde, gaztetxoentzako irteera urtarrilaren 18an da, datorren igandea zortzi. Loatzo mendira joango dira (633 metro). Irteera goizeko 08:00etan egingo da Atsegindegitik eta prezioa da 2 euro gaztetxoentzat eta 4 helduentzat. Izen ematea egin behar da urtarrilaren 16a baino lehen. Mendiz Mendik Iturregi plazan du bulegoa, Aristizabal kalean (Atsegindeko aldapan gora), dagoen etxe multzoko erdiko plazan.

Helduen irteerak
Urtarrilak 11: Donosti-Pasai San Pedro.
Urtarrilak 24-25: Iraupen eta alpino eskia.
Otsailak 29: Zuhaitz Eguna
Martxoak 28: Sarbil (1.139 m)- Mortxe (1.123 m)
Apirilak 3-4: Auñamendi ‘Anie’ (2.507)
Apirilak 18: Artzamendi (926 m)
Maiatzak 23: Ungino (1.105 m)-Tologorri (1.066 m)
Ekainak 19-20: Neouvielle (3.091 m)
Uztailak 24-25: Ayous (2.288 m)
Irailak 18-19: Espigüete (2.450 m)
Irailak 25: Mugarri Festa.
Urriak 17: Anboto (1.331 m)
Azaroak 14: Bazkide Eguna
Abenduak 19: Baigura (1.477 m)

Gaztetxoentzat Irteerak
Urtarrilak 18: Loazo (633 m)
Otsailak 28: Zuhaitz Eguna
Martxoak 21: Ibilaldi neurtua
Apirilak 25: Usurbe (707 m)
Maiatzak 9: Aurrera-Leurtza
Ekainak 6: Sarastarri (996 m)
Irailak 25: Mugarri Festa
Irailak 26: Ernio (1.075 m)
Urriak 10-11-12: Artikutza
Urriak 30: Finalista Eguna
Azaroak 7: Gaztelu
Abenduak 12: Aizkorriko (674 m)
Bestelako Irteerak
Ekainak 12-13: Arroila jaitsiera
Maiatzak 29-30: Mendi Bizikleta
Maiatzak 29-30: Eskalada ikastaroa.
Irailak 27-Urriak 2: Orientazio ikastaroa.

Espeleologia irteeraren eta Mendiko Eski ikastaroaren fetxak zehaztu gabe daude.

 


Errege Magoak herrian barrena ibili dira ostera eta harrera beroa izan dute
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Sandiusterrira joan ziren aurrena bisitan n Gero, Erregeak Marielutsetik atera eta herri barruan ibili eta plaza egin zen azken ekitaldia.

AURTEN berriz ere Errege Magoak Hernaniko kaleetan barrena ibili dira eta jendeak benetan ongi etorri beroa egin zien. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Orientetik iritsi eta Sandiusterrin izan ziren aurrena beren opari eta guzti. Edadekoek ere estimatu zuten bisita.
Sandiusterriko buelta eta gero, Marielutsetik atera eta herrian barrena ibili ziren Erregeak eta beren komitiba luzea. Aurretik txistulariakbidea zabaltzen, ondorenean paje ilada luzea, Meltxor, Gaspar eta Baltasar hurrena karrozan eta Musika Banda komitiba bukaeran.

Karameluak eta dantza
Errege Magoek bi ordu inguru behar izan zituzten herri barrua pasa eta Plazara iristen. Bidea karameluak partituz egin zuten eta zenbait geldialdietan dantzariak izan ziren protagonista. Azkenean, Plazan egin zen azken ekitaldia eta umeek izan zuten Erregeekin egoteko aukera.
Kabalgatak zenbait gora behera izan ditu azken urteotan. Orain bi urte ez zen egin baina, orduan talde bat osatu zen. Iaz iritsi ziren berriz Erregeak Hernanira, Kabalgatarik egin ez bazen ere. Aurten berriz ere ekitaldi arrakastatsua izan da eta kale bazterrak jendez lepo egon dira.
Ez zen, ordea, dena ongi etorria izan. Bideko zenbait puntuetan jendeak arrautzak bota zizkion Kalbalgatari
.


Santa Barbarako harrobiaren gaia tratatuko du Udalak bihar Plenoan

Plenoa egingo da bihar Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan. Puntuetako bat Santa Barbarako harrobiari dagokiona da. Bete lana egiteko lurra botatzeko eta inguru hori paisaje aldetik hobetzeko eta parke rural moduan egokitzeko lehiaketa deitu du Udalak eta ebazpena bihar eztabaidatuko dute Plenoan. Herri barruko autobusari dagokion urteroko igoera ere bihar eztabaidatuko da, beste hiru punturen artean.

Josu Oiagak bere burua aurkeztu du epailearen aurrean, eta libre gelditu da
Josu Oiagak bere burua aurkeztu zuen astelehenean Gillermo Ruiz Polanco Audientzia Nazionaleko epailearen aurrean eta epaileak libre utzi du hernaniarra. Oiagak hamabostean behin aurkeztu beharko du orain epaitegian.
Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte atxilotu ondorenean, epaileak Josu Oiaga eta Ane Biurrarena bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen. Biak beren borondatez aurkeztu eta libre gelditu dira. Oiagak ukatu egin du ETArekin zer ikusirik duenik.

Fiskalak errekurritu egingo du.
Fiskalak hernaniarra kartzelan sartzeko eskatu zuen, eta adierazi du epailearen erabakia errekurritu egingo duela, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.

Liburutegia, kiroldegia eta Udaletxea zabalik
Erregeak pasata irekita egongo dira gaur Udaletxea, kiroldegia eta Udal liburutegia, ordutegi normalean.

Bola
Ur-Mia laugarren Taldekako lehen tiraldian

Joan den asteburuan hasi zen Bola denboraldia Taldekako txapelketarekin. Txapelketa hori bi tiraldietara izaten da eta Ur-Miako taldea 4garren gelditu zen Gabirian. Aurreneko postuan Zerain gelditu zen 276 brila botata. Ur-Miak 263 bota zituen. Elur-Txori zortzigarren gelditu zen 255ekin eta CD Hernani bederatzigarren 251kin. Igande honetan Herreran izango da bigarren eta azken tiraldia.
Taldekako txapelketa eta gero, Erregularitatea hasiko da hilaren 18an, Hernanin, Benta Berriko bolatokian.

Xakea
Bilera gaur Gipuzkoako txapelketari buruz
Gipuzkoako Xake txapelketa datorren asteaburu honetan hasiko da. Hernanik bi talde izango ditu, bat Lehenengo maila eta bestea bigarrenean. Azken prestakuntza lanetarako Xake Elkarteak jokalariekin bilera egingo du gaur 20:00etan, Elkerteko lokalean, Aristizabal kaleko 5garren zenbakian.


Galdutakoak
Betaurrekoak galdu dira.
Antiojuak galdu dira erregetako opariak biltzeko zegoen lokalean. Lokala Kardaberaz kalean dago Domiko ondoan eta atzo han galdu dira betaurreko batzuk. Bilatzen dituenak deitu 943 552222 telefonora.

Loteria
Jubilatuen Etxeko Loteria La Caixan kobratu behar da
Jubilatuen Etxeko Loteria tokatu zaienei jakin arazten zaie La Caixara joan behark

Buelta lehenengo orrira